Anonyme Popular Igor Elortzak eta Rafa Ruedak elkarlanean ondu duten ikuskizuna da; Zart kolektiboak argitaratu duen disko-liburua da ere: bertsolariaren hitzak eta ahotsa, eta musikariaren doinuak eta soinuak batzen dituen proposamena.
Lau hilabete izango dira azkeneko zuzeneko emanaldia eskaini zutenetik Durangoko San Agustin antzokian. Urtarrilean egin zen ikuskizunaren estreinaldia, Zazpikako erreportaje honetan islatu zen legez. Bien bitartean, ez dira geldirik egon, grabazio berri bi egin dituztelako udan, datozen asteetan sareratuko ditugunak.
Orain udazkeneko biraren bueltan datoz: urritik abendura bitartean, Arrigorriaga, Arrasate, Ondarroa, Lezo, Sopela, Donostia, Andoain eta Ataunen izango dira. «Jendaurrerako zirrara gurekin da berriz ere. Gogoz gaude», aipatu dute beraien web orrialdean.
Bertan ere ikuskizun honen hastapenaren nondik norakoak aipatu dituzte. «Lehenengo emanaldiak lotuagoak izan ziren, zelan ez, oraindik guztiz menperatu bako ertz askori adi egon beharrari ikus-entzuleen harreraren gaineko ezinegona gehituta –gogorarazi dute–. Emanaldiek aurrera egin ahala, baina, arreta zein harrera polita gureganatuz gindoazela ikusi genuen, eta bertso-kantak gorpuztu ahala oholtza gainean geroago eta erosoago ere sentitu ginen. Asko gozatu genuen zuzeneko lehenengo aldikada hura».
Zarautz, Elorrio, Iruñea, Villabona, Bilbo, Oñati, Hernani, Amurrio, Markina, Igorre edo Lesakan egon ziren. Osotara, 1.500 entzule baino gehiago. Ez da marka makala.

Pasai Antxo ve la luz al final del túnel con el derribo del viaducto que divide el pueblo

Muere un joven refugiado ahogado en la presa de Usako, en Oñati
La Guardia Civil niega que en Aroztegia hubiera desobediencia civil «porque hubo violencia»

Marea inglesa en Bilbo: cambios en transportes, ‘fan zones’, pantallas, quejas vecinales...
