
Kolorerik ez da falta Korrikan, baina igande honetan Nafarroako trabestiek printza berezia eman diote. 730. kilometroaren zain zirenen artean, purpurina, lentejuelak, ileordeak eta urduritasun asko zegoen pilaturik. LGTBIQ+ ikurrak ez ziren falta bertaratutakoen artean.
Mendillorriko Maruxak taldeko kideek hartu dute lekukoa lehenik, Albina Stardust burlatarra eta hamarnaka lagun ondotik segika zituztela. Yogurinha Borovaren ‘Sentipenak askatu’ kantuaren doinuekin tipi-tapa zirela, euskal trabestiak ere «harro eta euskararen alde» direla azaldu digu kideetako batek.
Arnasestuka, baina euskararen alde «urtean behin behintzat» gorputza mugitzea garrantzitsua dela aitortu digu beste batek, txantxa giroan. Aske bizitzeko aldarria lau haizetara zabaldu dute Nafarroako trabestiek. Aske, eta euskaraz noski.
AEK-ko kideek goraipatu dute Maruxak taldeko kideen parte hartzea Murchantetik Cascantera bidean egindako kilometroan, «Euskal Herri anitza nahi dugulako».
Korrikak Nafarroako Erribera zeharkatu du igande honetan, eta gauean Lizarraldean izango da. Astelehenean iritsiko da Arabara. Goizean Mendialdean izango da, eta arratsaldean milaka lagun bilduko dira Gasteizen euskararen alde.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
