
Bero handia egin zuen igande honetan Euskal Herrian. 38,1 gradura heldu ziren Zanbranan, eta gaua itogarria izan da. Iragarpenek diotenez, beroa mantendu egingo da astelehen honetan, eta datozen orduak zailak eta arriskutsuak izango dira.
Euskalmetek iragarri duenez, 39 gradura iritsiko dira Guardian eta Arrasaten, eta muturreko tenperatura izango da Donostian ere bai (34º), Bilbon (36º) eta Gasteizen (39º). Iruñean, Aemetek egindako aurreikuspenenen arabera, 40 gradura helduko dira. Eta minimoa ere altua izango da, 20 gradukoa Nafarroako hiriburuan.
Egoera honen aurrean alerta laranja indarrean egongo da Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, Arabako iparraldean eta Nafarroako erdialdean. Ipar Euskal Herrian, Erriberan, Lautadan eta Arabako Errioxan, ordea, alerta horia dago aktibatuta.
Asteartean egoera antzekoa izango da, Iruñean eta Gasteizen 38 gradu espero dira, Baionan 36º, Bilbon 35º eta Donostian 34º. Asteazkenean tenperaturak behera egingo du kostaldean, baina 37 graduko tenperatura aurreikusten du Euskalmetek Guardian eta Iruñean.
‘Klimaren aldeko kanpaiak’
Iruñerrian, zehazki Atarrabian, San Andres Elizako kanpaiak joko dituzte 35 graduko tenperatura gainditzerakoan, bizilagunak abisatzeko eta beroaren aurrean neurriak hartzeko. Klima Fundazioaren ekimena da, ‘Klimaren aldeko kanpaiak’ izenekoa.
Elizetako eta eraikin publikoetako kanpaiak edo edozein erakundetako bozgorailu sistemak erabiltzea proposatzen dute, herritarrei abisuren bat emateko.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

