
Imanol Ansak eta Xabi Azpirozek edozein erremontarik jokatu nahiko lukeen hitzordua dute aurretik larunbat honetan, Hernaniko Galarretan: Buruz Buruko Masters Kutxabank txapelketako finala.
Astearte honetan material aukeraketarako eguna izan da. Ansa II.ak material bizia aukeratu duen bitartean (125, 126 eta 128 gramokoak), Azpirozek irteera gutxiagokoak aukeratu ditu (126 eta 124 gramoko beste bi). Hala ere, biak pozik geratu dira pilotekin eta faktore hau ez da aitzakia izango.
«Loitegi botilleroak eta biok denetik aukeratzen dugu, baina garbi ikusten genuen Xabier pilota bajuak bila joango zela. Duda izan dugu bi biziagoak eta bat motelagoa aukeratzea, baina pentsatuta Xabik zer hartuko zuen hirurak biziak aukeratzea erabaki dugu. Ibiltzen dira, baina egokiak dira. Bereak bajuagoak dira, espero zena», adierazi du Ansa II.ak.
Azpirozek, aldiz, aipatu duenez, «hasieratik esan du pilota biziak aukeratuko zituela eta horrela izan da. Nik aurkakoa egin dut, bajuagoak eta ea piloteoan sartzen garen. Imanolek daukan abiadurarekin partidua hautsi dezake. Horrek ez du esan nahi nik bere pilotak aterako ez ditudala eta berak nereak».
Partidari begira, «borroka oso gogorra espero dut. Xabi badakigu oso borrokalaria dela, ez du pilota bat galdutzat ematen. Beti izan da neretzat aurkari gogorra eta sufritzeko prestatuta nago», azpimarratu du «ondo» ikusten den eta finalean «borrokalari» izan nahi duen Imanol Ansak.
«Erreferente bat»
Azpirozentzat, Ansa «erreferente» bat da. «Ordu libre asko entrenatzeko erabiltzen ditu eta egia esan gozada bat da Imanol entrenatzen ikustea», onartu du.
Hala ere, «aurretik ere irabazi diot eta beti esaten dut, koxka bat aurretik dago, baina 2018an eta 2019an pike ederrak izan genituen mano manoan. Egia da joko aldetik gora egin duela, baina nik ere irabazi dezaket. Banaka edozer pasa daiteke. Horri helduko diot. Polita izango da Imanol bezalako lagun baten aurka berriz ere jokatzea, baina bera da faborito. Gazte helduak gara, gogoratzen naiz 2018an 30-29 irabazi nuen partida oso polita izan zela eta jendeak nola esan zuen aspaldiko buruz burukorik ederrena izan zela. Hori errepikatzea polita izango litzateke. Horretarako sakearekin asmatu behar dut eta hori lantzen aritu naiz».

La alcaldesa de UPN plantea una acusación de cuatro años de cárcel para Raimundo el Canastero

Benito Lertxundi 7K-n: «Herri honek behar du osatu, jabetu zer geratu zaion atzendua»

Mural de Pepe Mujica en un barrio obrero de Montevideo: «Somos los herederos de su legado»
