Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Adin ertaineko emakumeak

2005. urtean bazen oso gustukoa nuen telesail bat: ‘Weeds’. Protagonista Nancy Botwin adin ertaineko emakumea zen. Ustekabean, marihuanarekin sekulako negozioa sortuko du. Urte horietan, adin ertaineko emakumeak ze gutxi eta ze trakets zeuden irudikatuak fikzioan, ezta? Telesail hori, ‘The Good Wife’ eta ‘Desperate Housewives’-ekin batera salbuespenak iruditzen zaizkit nagusiki gizonezko protagonistez jositako fikziozko ozeano zabal horretan; hortxe dituzue, adibidez, ‘The Sopranos’, ‘The Wire’, ‘Mad Men’ edota ‘Breaking Bad’, esaterako.

Hausnarketa hau piztu izanaren erantzuleak azken hilabeteotan ikusi ditudan zenbait ekoizpen izan dira: ‘Celeste’, ‘Hacks’ eta ‘Somebody Somewhere’.

Telesail horiek ikusi ostean ohartu naiz –oraindik lanketa oso sakona egiteke dagoen arren–, zorionez, azken urteotan aurrerapausoak egin direla, 40-50 urtetik gorako emakumezko pertsonaia gehiago topatzeaz gain, protagonistak ere badirelako: ‘Hierro’, ‘Fleabag’, ‘Big Little Lies’, ‘Sharp Objects’, ‘The Handmaid's Tale’,  ‘Mare of Easttown’ edota ‘Happy Valley’ diskurtso hori berresten duten adibide apartak dira.

Adin ertaineko emakumeen parte-hartzea estereotipoetan oinarritu da, eta hori saihestea izan da azken urteetako eztabaida garrantzitsua. Agerikoa da rol protagonista gehiago lortu dituztela, baina errealitatearekin bat datozen pertsonaia gehiagoren gabezia salatu dute aktore askok.

Harrison Fordek, Stallonek edota Liam Neesonek 70-80 urterekin, oraindik ere, gizonezko heroi, kementsu eta ausarten pertsonaiak gorpuzten dituzte; zergatik jokatu behar du 65 urteko emakume batek, ia gehienetan, amona baten rola?

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".