Kazetaria / Periodista

Arduran hasi berri, Elon Musk buru-belarri ari da Administrazioa desegiten

Trumpek agintean daramatzan ia 20 egunotan, Elon Musk buru-belarri sartu da Administrazio ofizialetik kanpo presidenteak eman dion arduran. Gobernuaren efizientzia hobetzeko aitzakian, agentziak itxi, baimenik gabe herritarren datu pribatuak eskuratu, eta lana uztera «gonbidatu» ditu funtzionarioak.

Elon Musk, Donald Trumpen inbestiduran, Kapitolioan.
Elon Musk, Donald Trumpen inbestiduran, Kapitolioan. (Chip SOMODEVILLA | GETTY IMAGES | EUROPA PRESS)

Elon Musk buru izango zuen Efizientzia saila (DOGE, ingelesez) iragarri zenean, batek baino gehiagok pentsatu zuen aurki errealitatearekin talka egingo zutela. Gobernuaren eraginkortasuna hobetzeko txosten aspergarriak idazten,  beti Kongresuarekin hormarekin topo egiteko. Baina Musk eta DOGErako hartu dituen bere menpekoak indartsu sartu dira gobernu-makineriaren bihotzeraino egun gutxian. Kontratu publikoak, langileak eta agentzia federalak oso-osorik eraitsi dituzte.

Kontuan izan behar da AEBko Administrazioa, Botere Exekutiboaren, hau da, presidentearen, menpe egonda ere, honek ez duela nahieran antolatzen, Kongresuak adostuta baizik. Horregatik luzatzen dira hainbeste presidenteak bere kabineterako hautatu dituen pertsonen onarpena, goi-kargudun gehienek Senatuaren onespena behar dutelako. Ez da Trumpekin soilik gertatu; presidente gehienek martxo-apirilean lortu izan dute Exekutibo osoa prest izatea, Kongresuko tramiteak igarota. Era berean, clearance (“baimena” itzul liteke) hitza dago, eta pertsona bakoitzak, bere lan-karguaren, bizitzako esperientziaren edo bestelako motiboen arabera, maila bateko edo besteko baimena dauka Administrazioaren barruan aritzeko. Film askotan ageri den bezala, oso gutxik daukate, esaterako, presidentearen kontrol gelan egoteko aski clearance: bizpahiru goi-kargudun eta armadako kargudun gorenak ageri dira.

Alde horretatik, Musk herritar arrunta da. Trumpek emandako ardura izanda ere, ez dauka Kongresuaren oniritzirik. Agian lortuko zukeen, gehiengoa baitaukate errepublikanoek, baina berariaz administrazio ofizialetik kanpoko zeregina eman dio, administrazioa bera goitik behera astintzeko.

Lehen egunetik, Muskek, buru-belarri ekin dio horri, lehenago Twitter konpainian egin zuen bezala. Ez da kasualitatea dozenaka mila funtzionariori joan den astean bidali zitzaien e-mailean bere sare sozial pribatuko langileekin erabilitako hizkera berbera erabiltzea: guztiaren atzean bera zegoela nabarmendu nahi izan zuen. Ia bi milioi langile federali bidali zieten mezua (guztira hiru miloi dira, baina posta-zerbitzuan eta armadan ez zuten egin): lana utzi eta irailera arteko soldata jasoko duzu. Horren bidez, %5etik %10era jaitsi asmo zuen Muskek Administrazioaren langile kopurua. Oraingoz, kale egin du: atzo, epea bete baino ordu batzuk lehenago, %1 baino gutxiago ziren mezuari erantzun ziotenak, eta eguerdirako, epaile batek eten egin zuen plangintza osotasunean.

 

Elon Musken aurkako protesta, AEBko Kongresuaren aurrean. (Zach D. ROBERTS/NUR PHOTO-AFP)

 

Administrazioko beharginak eurak antolatu dira Muskek ekarri nahi izan duen giro toxiko horren aurrean planto egiteko. Ez da, alabaina, trumpzaleek ezkertiartzat ikusten duten administrazioaren aurka egin duten urrats bakarra. Joan den astean, Altxor Publikoan sartu ziren DOGEko langileak –20-25 urteko gazte trumpzaleak gehienak– milioika herritar eta erakunderekiko ordainketen datuak bereganatuz. Piztutako eskandaluaren ostean, datuok «irakurtzen» bakarrik utzi zizkietela argudiatu zuten; atzo, sindikatuek ezarritako salaketa bati jarraituz, Washingtoneko epaile batek mugatu egin zuen Musken taldeak datu horiek biltzeko gaitasuna. Zehazki, DOGEn dauden eta era berean Gobernuko langile diren bi pertsonak baino ezin dute hor jardun.

Usaid-en kontraesanak

Edozelan ere, datuetako asko agerian utzi dituzte, eta besteak beste, Usaid agentzia goitik behera itxi dute. Munduko Gobernu askoren antzera nazioarteko garapenerako agentzia da, AEBko berezitasunekin: beste inork baino diru gehiago bideratzea, eta Usaid-en beraren izaera. Demokratek agentziaren lan «humanitarioa» azpimarratu dute; beste batzuek, AEBen interesak munduan zehar zabaltzea. Biak posible dira, izan ere: garapenerako laguntza emateaz bat, eta horren aitzakian batzuetan, AEBen intereserako diren taldeei laguntza ematea. Boliviak, esaterako, Usaid kanporatu zuen duela hamabi urte, AEBren ezkutuko interesak zituelakoan. Bestalde, Ilham Omar somaliar jatorriko kongresukide progresistak Usaid-i eskertu zion ume zela bizi izan zen errefuxiatu-gunean haztea. Kontuak kontu, Usaid atzean geratu da ia erabat eta, besteak beste, malariaren eta beste gaixotasun batzuen aurkako programak eten dira.

Hurrengo agentzia ere jarri dute jomugan: Hezkuntza saila. Trump bera harropuztu izan da Hezkuntza idazkari izateko hautatu duten pertsonari (Linda McMahon, ez da Senatuaren baieztapenetik  igaro oraindik) emandako aginduarekin: ahalik bizkorren gera dadila lanik gabe. Ahalik bizkorren, ardura federala kendu eta estatu bakoitzak bere hezkuntza saila izatea da helburua.
Elon Musken ardurapeko «sail» honek agerian uzten du jadanik ez dagoela Trumpen lehen agintaldiko inprobisaziorik. Agenda argi batekin sartu da Trump Etxe Zurira, urratsak zehaztuta. Russ Vought dago honen atzean. Ez du beste batzuen osperik, baina demokratek salatu dutenez, ez Defentsako Pete Hegseth, ez Robert Kennedy, ez Tulsi Gabbard: Vought da Trumpen izendatutakoen artean «arriskutsuena». Gobernu federala desegitearen antolatzaile gisa ikusten dute. Altxorra egongo da bere menpe, demokraten protestak protesta.

Vought Project2025 muturreko plangintzaren ideologo nagusia izan da. Bizkorregi hasi zen, duela bi aste (oraindik ere ofizialki ardura hartu gabe), dirulaguntza federal guztien finantzaketa izoztea aginduz. Handik gutxira atzera egin zuten, baina ondorioak nabari dira dagoeneko. Head Start programan, esaterako –diru-sarrera apaleko familiei haurrentzako eskolaurrea eskaintzen die– oztopoak hasi direla salatu dute.

Gobernuaren eraginkortasunaren aitzakian, Estatuaren Administrazioa goitik behera eraldatu nahi du Trumpek. CNNk egindako inkesta baten arabera, AEBko boto-emaileen %53 Elon Muskek Trumpen Administrazioan rol garrantzitsua izatearen aurka daude, eta %39, alde.

 

Epaia
Ehunka mila funtzionario federali lehengo astean bidalitako gutunak bart gauerdira arteko epea ematen zien lana utzi eta urte erdiz soldata kobratzen jarraitzeko. Muskek pentsatu baino gutxiagok onartu dute, eta epaile batek eten egin du plana.

Hezkuntza saila
Usaid itxi ostean, hurrengo agentzia ere jarri dute jomugan: Hezkuntza saila. Trump bera harropuztu izan da idazkari izendatuari emandako aginduarekin: ahalik bizkorren gera dadila lanik gabe. Ardura federala kendu eta estatu bakoitzak bere hezkuntza saila izatea da helburua.

 



Usaid, intervencionismo vestido de ayuda humanitaria

Una de las medidas anunciadas por Trump y Musk es el desmantelamiento de Usaid acusada de estar en manos de «lunáticos de izquierda». Históricamente, sin embargo, esta agencia ha sido denunciada como un instrumento de la CIA para desestabilizar Gobiernos que no satisfacían a Washington.

Hasta el momento, las críticas habían llegado, por ejemplo, de líderes latinoamericanos como Andrés López Obrador y su sucesora, Claudia Sheinbaum, Evo Morales, Nicolás Maduro, Rafael Correa y Daniel Ortega contra una herramienta para el intervencionismo estadounidense, una pantalla de la CIA disfrazada de ayuda humanitaria.

Usaid ha sido acusada de haber financiado distintas revoluciones de colores en Europa central y del este. Elon Musk ha hecho suya la tesis y le acusa de financiar la revuelta del Euomaidan en Ucrania.

La Rusia de Vladimir Putin acusa a la Usaid de ser una «red criminal».