
«Udaltzaingo prozesu propioen aldeko hautuan» berretsi da LAB sindikatua Ondarroa, Lekeitio eta Markinako udalerriei udaltzainak kontratatzeko Arkautik jarritako oztopoen aurrean. Izan ere, Arkautitik bultzatzen diren «planteamendu zentralizatzaileek» udal singularitatea gutxietsi egiten dutela azaldu du. Urola Kostako Azpeitia, Zumaia eta Getariako udalerrien artean iragarri berri duten udaltzainen LEP propioa egitea «egoki» ikusten duela mahaigaineratu du, eta «jarraitu beharreko bidea» litzatekeela erantsi.
«Lakuak eta Arkautik Udalerri bakoitzaren interesetatik urrun dagoen polizia eredua inposatzen dute, zerbitzuaren kalitateran eta herritarrekiko hurbiltasun harremanaren kaltetan» adierazi du sindikatuak. Eta defendatu du udal gobernuei egokitu behar zaiela hain langileen prozesu selektiboen antolaketa eta erabakimena.
Horregatik, LABek bere gaitzespena adierazi du Lakuatik jartzen ari diren oztopoen aurrean, Ondarroa, Lekeitio eta Markinako udalerrien artean 2023ko urrian egindako lan eskaitza publikotik ateratako udaltzainen kontratazioan.
Hautapen prozesu propioak
Udalez udal hautapen prozesu propioak martxan jartzearen aldeko apustua egiten du LABek. Horretarako, udaltzaingoen plantillen dimentsioak aztertu eta herritarren beharrak gain hartuta zerbitzu publikoaren kalitatea handitzea du helburu. «Udaletako LPZren barruan dauden lanpostu guztiak eskaini daitezela, langileen ordezkariekin lehentasunak, prozesuak, profilak eta abar negoziatuz».
«LABek herritarrekiko hurbiltasunean eta integrazioan oinarritzen den udaltzain eredu bat defendatzen du», zehaztu du, eta postibotzat baloratu du Urola Kostan abiatutako bidea.
Azken finean, zerbitzu publikoen aldeko apustuaren bidean, sindikatuarentzat indartu behar den Udaltzaingo zerbitzua izaera komunitarioa, prebentiboa, euskalduna eta hurbilekoa eskaintzen duen eredua izan behar da.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
