
Guardiako Samaniego Hezkuntza Institutuan oliba-olio eta ardoetako erdi-mailako teknikari ikasketak eskaintzeko asmoa dute datorren irailetik aurrera. Lakuako Hezkuntza Sailak aste honetan bertan zabaldu du bertako lanen kontratazio espedientea. Almazara (olibak birrintzeko errota berezia), ardoa egiteko upategia, laborategi enologikoa eta dastaketa gela egingo dira. Lizitaziorako espedientea 327.712,56 euroko zenbatekoarekin argitaratu da.
Gradu berri honek lanean eta ekonomian dauden beharrizanei erantzungo die, bai Arabako Errioxan eta baita eskualdetik harago ere. Adibidez, Bizkaian eta Gipuzkoan ere ardoak eta txakolina ekoizteko jarduera badago, eta gero eta gehiago eskatzen dute langile kualifikatuak izatea, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak adierazi duenez.
Lanbide Heziketako eskaintza honen garrantzia azpimarratu du Pedrosak. «Arabako Errioxako mahastizaintzako eta ardogintzako jarduerari bultzada emango dio arlo horretan prestatu diren langileak izateak eta beraien bitartez, sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatu ahal izateak».
Errotze efektua
Graduak aukera emango die enpresei hurrengo urteetan langile espezializatu eta kualifikatuak izateko. Gainera, belaunaldi erreleboak premia hori areagotu du. «Eskualdeko jarduera ekonomiko nagusian prestatzeko aukerak inguruko ikasleengan izan dezakeen errotze efektua» ere nabarmendu du sailburuak.
Ikasleek guztira 2.182 ordu ikasiko dituzte modalitate dualean. Titulu honen konpetentzia orokorra izango da oliba-olioak, ardoak eta beste edari batzuk ekoizpen eta kalitate planen arabera elaboratzea eta ontziratzea.
Tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak ere egingo dituzte, elikagaien higieneari eta segurtasunari, ingurumen babesari eta laneko arriskuen prebentzioari buruz indarrean dagoen legeria aplikatuz.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra




