
Urrezko Ligako azken jardunaldira arte itxaron beharko da Binakako Txapelketa Nagusiko finalerdiak nola geratzen diren ikusteko, Etxegarai-Mendizabalek igandean Etxebarrian lortutako garaipenarekin –22-16 irabazi zieten Arrizabalaga-Bergarari– sailkapena asko estutu baita.
Igandean Etxebarrian elkarren aurka aritu ziren bi bikoteek jokatu dituzte fase honetako hiru partidak eta puntu banarekin amaitu dute eta hurrengo astean Zabaleta-Osesek eta Arraiza-Gamindek Elgoibarren itxiko dute ligaxka berritzaile hau. Lehenek jokatutako bi partidak irabazi dituztenez, esku-eskura dute lehen postuan amaitzea eta bigarrenek garaipen bat lortu dute jokatutako bi partidetan.
Emakumeen nazioarteko eguna zela-eta, oso berezia izan den asteburuan, beste urte batez, giro paregabea egon zen Etxebarriako pilotalekuan eta bertako frontoira gerturatu zen jendetzak goi mailako jaialdi batez gozatu ahal izan zuen.
Binakako Txapelketa Nagusiari dagokionean, erdira arte partida berdindua izan zen, baina hortik aurrera, atzelarien arteko deman, Nora Mendizabal gehiago izan zen eta horrek Maddalen Etxegarairi aurrean sartzeko aukera gehiago eman zizkion tantoak amaitzeko. Gauzak horrela, markagailuan ihes egitea lortu zuten, nahiz eta Olatz Arrizabalaga saiatu zen partidari eusten. Hala ere, bikote gipuzkoarra gehiago izan zen eta merezitako garaipena eskuratu zuten.
Gauzak, beraz, gori-gori daude Urrezko Ligaxkan eta emozioak azken partidako azken tantora arte eutsiko dio, indarrak oso parekatuak daudelako. Pentsa, Arrizabalaga-Bergarak, jokatutako partida guztiak irabazita, lehen postuan amaitu zuten lehen fasea eta, datorren asteburuan Elgoibarren gertatzen denaren baitan, Urrezko Ligaxka hau azken postuan amaitu lezakete, finalerdietan kanporaketa zailenari aurre egin beharko lioketelarik.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
