
Amarica Elkartean jakiarazi duenez, Elkarrekin Araba-Podemos, Ezker Anitza, Equo eta Alianza Verdek Arabako Kultura Diputatuari idatzizko erantzunaren bidalketa-dokumentu bat eskatu diote, Amarica Aretoaren egoera argi dezan. Izan ere, Diputazioak aretoak erakusketa esparru gisa bere jarduna etengo zuela berretsi zuen orain gutxi.
«Amarica Elkartetik uste dugu Kultura Diputatuak oposizioari eman dizkion erantzun batzuk, Amarica Aretoaren itxierari eta ondorengo erabilerei buruzko galderei erantzunez, ez datozela bat Diputatu berak Amarica Elkarteari otsailaren 20ko bileran helarazitako informazioekin», zehaztu dute oharrean, eta puntu hauek zerrendatu ere egin dituzte.
Lehenik eta behin, elkartetik jakinarazi dute Ana del Val diputatuak erabilera berrien gaineko erabakia duela urtebete baino gehiago hartu zela esan zietela esan dute, eta erabakin hau Ekonomia Garapenaren Sailarekin komunikazioan hartu zela. «Hala ere, orain adierazi du aretoa oraindik bere sailari atxikita dagoela. Beraz, uste dugu oraindik posible dela erabaki hori atzera botatzea, gure ustez, guztiz okerra dena».
Bigarrenik, elkarteari Amarica Aretoa egokitzeko lanak aurtengo ekainean hasiko zirela esan zien. «Baina, bere erantzun idatzian adierazi du ez dagoela inolako proiekturik eginda, ez eta proiektu berri hori martxan jartzeko datarik ere», adierazi dute.
Azken puntu bat ere aipatu dute: «Proiekturik ez dagoen arren, adierazi dute Amarica Aretoaren jarduera berriak eta jatorrizkoak bateragarriak ez liratekeela izango. Bitartean, ziur gaude bateragarritasuna posible eta erraza dela, dagoeneko esperientzia badagoelako horretan. Izan ere, erakusketa-aretoa irekita egon da etengabeko jarduerarekin, espazioa bulegoekin eta Hirugarren Adinekoen Gelekin partekatuz», ziurtatu dute.
Gauzak hala, Amarica Elkartetik «informazio falta, gardentasun eza eta negoziazio jarrerarik ez izatea» salatu dute eta, beste behin, «benetako kulturarekiko errespetua eta sostengua» eskatu dute, «kultura-sarea benetan elikatuko duten ekintzen bidez».

Juan Luis Agirre Letek askatasuna berreskuratu du, 28 urte preso izan eta gero

Graban el tremendo impacto de un rayo en las antenas de Zikuñaga de Hernani antes del amanecer

Maite Nosti, parlamentaria de Vox, deja el partido y provoca la disolución de la Agrupación

La dirección del Colegio Público de Gares comunica a las familias que abandona el PAI
