
ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek Bilboko Plaza Biribilean bildu dira Gotzon Telleria preso bilbotarraren egoera salatzeko martxan jarri den Gotzon SOS dinamikari babesa eta atxikimendua adierazteko.
Gotzon Telleria 68 urteko preso bilbotarra gaixotasun sendaezin bat pairatzen du. Telleria 2017an estraditatu zuten Mexikotik eta 1981ean Zarautzen Poliziarekin izandako enfrentamendu batengatik epaitu eta espetxeratu zuten.
«2019an gaixotasun genetiko honekin lotutako lehen sintomak detektatu zizkioten. Ordutik, bere osasun egoera okertu da. Jasaten duen gaixotasun genetikoak Dementzia Fronto Temporal edo ELA eragin dezake, biak degeneratiboak diren gaixotasunak», azaldu dute sindikatuek.
Hori dela-eta, espetxe legediak zehazten duen bezala, «Gotzon hirugarren graduan egon beharko litzateke», defendatu dute, «gaixotasun sendaezin bat duelako». Hala ere, bigarren graduan jarraitzen du. «Gaur hemen bilduta gauden sindikatuok 2019an Sarekin batera dinamika propio bat abiatu genuen salbuespen politikak salatzeko eta konponbide, bake eta elkarbizitzaren aldeko urratsak bultzatzeko».
«Euskal langileok ere subjektu aktibo gara helburu hauek lortzeko bidean. Eta une hauetan, premiazkoa da azken hamarkadetan hainbeste mina eragin duten salbuespen politikekin amaitzea. Orain konponbidearen bidean pausoak ematen ari garen honetan, ezinbestekoa da gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik irten ahal izatea, haien osasun egoera okertu ez dadin eta gaixotasunari baldintza egokietan aurre egin diezaioten». Hori dela-eta, «berandu baino lehen», Gotzon Telleria etxeratzea aldarrikatu dute.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
