
Ernairen Gazteon Eskutik Topagunea amaitu berritan, balorazio positiboa egin du gazte antolakundeak. Milaka gazte batu dira egunotan Berriozarren eta Ernaik jakitera eman duenez, «giro ederrean» igaro da topagunea eta ekimena hartu duen herriko biztanleei eskerrak eman nahi izan dizkiete.
Hitzaldiak, tailerrak, solasaldiak zein aisialdi eskaintza zabala izan da Berriozarren eta bertan «Euskal Herrian irekitzen ari den ziklo politikoari gaztetasunetik erantzuteko tresnak eskuratu dituzte» bertaratu direnek, Ernaik ohar baten bidez jakitera eman duenez. Izan ere, «elkarrekin hausnartzeko» parada gisa hartu dute Gazteon Eskutik Topagunea.
Halaber, espazio seguruak sortzeko egin duten lanean azpimarra egin nahi izan du gazte antolakundeak. Adierazi dute «gune seguruez» hitz egiten dutenean «espazioen errotiko feministatze batez» ari direla eta, horregatik, «ekitaldiak, aurrelanketak zein eskaintza musikalak paper garrantzitsua jokatu dute aurtengo ekimenean».
Gainera, azken urteetan ere egin izan duten moduan, protokolo feminista prestatu dute eta, aurten, baita protokolo antiarrazista ere. Izan ere, Ernaik ulertu du «patriarkatuak zeharkatzen dituen modu berean zeharkatzen dituela kolonialismoak ere».
Balorazio positiboa egin dute antolakuntzako kideek. Jendearen parte hartzea «oso aktiboa» izan dela adierazi dute, osotara 3.000 bat gazte batu baitira ekimenera. Halaber, herriarekin harremana «oso ona» izan dela baieztatu dute, errespetuzkoa gazteen zein herritarren aldetik.
Aberri Egunarekin eman zioten amaiera topaguneari, baina Ernaik lanean jarraitzeko deia zabaldu du, «orain zikloari erantzuteko indar gehiago dutela», baieztatuta «gazteria independentista borrokaren lekukoa hartzeko prest dagoela».

Mujica hizo gala de ser «un poco vasco» y cumplió su deseo de visitar el país de sus ancestros

El comité de Aroztegia denuncia que la empresa ha frustrado los intentos de acuerdo

Indar Gorri denuncia una multa de 60.000 euros por un tuit que la justicia no consideró delito

Alertan de un intento de desalojo en Amurrio por parte de Ama Desokupa
