
Frantzisko aita santuaren hileta apirilaren 26an izango da, 10.00etan, Done Petri plazan. Aurretik, asteazkenean, hilkutxa Vatikanoko basilikara eramango dute, fededunen omenaldia jasotzeko.
Hiletan mundu osoko estatuburuak egotea aurreikusita dago, eta Giovanni Battista Re kardinalen kolegioko dekanoak zuzenduko du. Amaieran, hilkutxa Santa Maria Nagusiaren basilikara eramango dute, bertan lurperatzeko, aita santu argentinarrak bere testamentuan idatzitakoari jarraituz.
Halaber, asteazken honetan, otoitz une baten ondoren, Kevin Joseph Farrell kardinalak gorpuaren «translazioa» hasiko du. Prozesioa Santa Marta plazatik eta Protomartires Romanos plazatik igaro ondoren Done Petri plazara iritsiko da, Vatikanoko Basilikan amaitzeko. Kardinal kamarlengoak zuzendutako liturgia amaitu ostean hasiko da fededunen bisita.
Oraindik ez da zehaztu zenbat denboraz egongo den ikusgai Frantziskoren gorpua, izan ere, Frantziskok berak aita santuen hileten arauetan aldaketa batzuk egin zituen, ‘Ordo Exsequiarum Romani Pontificis’-en edizio berrian irakur daitekeenez. Hala, gorpua zurezko hilkutxa irekian jarriko da, baina ez katafalkoan, orain arte bezala, eta ez da aita santuaren makulurik erakutsiko.
Hiletaren ondoren, hilkutxa Santa Maria Nagusiaren basilikara eramango da. Bere testamentuan honako hau adierazi zuen Frantziskok: «Nire hilobia alboko habeartearen nitxoan egotea eskatzen dut, Paulino Kaperaren (Salus Populi Romaniren kapera) eta Aita Santuaren Basilikako Sforza Kaperaren artean’». «Lurrean egon behar du; apaindura berezirik gabe eta inskripzio bakarrarekin: Franciscus».
Aita santuaren gorpua
Bestetik, Vatikanoak Frantzisko aita santuaren lehen irudiak zabaldu ditu astearte honetan, Santa Marta Etxeko kaperan. Aita santua belus gorriz forratutako egurrezko hilkutxa baten gainean dago, kasula purpura eta mitra zuri batekin, eta eskuetan arrosario bat darama.
Irudiak astelehenekoak dira eta Erroman dauden kardinal ugari agertzen dira. Hauek astearte honetan bildu dira Sinodoaren Gelan, hurrengo urratsak zehazteko.
Italiak bost dolu egun ezarri ditu, astearte honetatik hasita.

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Investigan insultos y un presunto intento de agresión al alcalde durante la procesión del 7

Denuncian que la Ertzaintza oculta pruebas, «encubriendo al agente» que disparó a Arana

Y la música obró el milagro sanferminero: un kaiku en plena cuesta de Santo Domingo
