
Euripean, baino tinko ospatzen ari dira Baigorrin Nafarroaren Eguna ‘Kateekin ateak hautsi lelopean. 1979tik antolatzen da besta hau Basaizea elkarteak bultzatzen duen Kulturaldiari amaiera ipintzeko. Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia euskal kulturaren eta euskararen bidez uztartzen dituen egun berezia.
Basaizea elkarteak nabarmendu duenez, 1979tik hona gauza anitz aldatu dira, baita euskal kulturari dagokionean. «Gure aldarrilkapen katea aldiz, nahiz eta denboran zehar aldatzen den, ez da sekula moztu», azpimarratu dute.
Herri bat dantzan pic.twitter.com/UKTulRd8sJ
— AritzIbañezLusarreta (@aritzibanez) April 27, 2025
«Kateak erasotzeko etengabeko saiakerak gauzatu dituzte azken hilabeteetan. Gure balore kateak suntsitu nahi izan
dituzte iaz, Nafarroaren Egunean emaniko LGBTIK+ bandera urratuz. Eskuin muturrak eta faxismoak geroz eta indar eta leku gehiago hartzen duen heinean, kateak lot ditzagun!», gaineratu dute.
«Indibidualismoa zabaldu, eta gure arteko kateak hautsi nahi dituzte, baina guk, norberaren etxeko ateak hautsi eta erasoen kontra batzeko deia zabaltzen dugu, elkartasun kateak lotuz. Euskararen kateek nehoiz baino indar gehiago
behar dute, gure hizkuntzaren kontrako erasoei aurre egiteko eta dena delako oldarraldiari katez-kateko erantzuna emanez», adierazi dute Nafarroaren Egunaren antolatzaileek.
Faxismoaren gorakada ere gogoan izan dute Baigorrin. «Lurrak, bizitzako lehen kateak ere faxismoaz sufritzen du azken urteetan. Geroz eta zentimetro karratu amankomun gutiago eta jabetza pribatu gehiago kateatzeko asmoz, sistema kapitalistaren ateak paretak bilakatzen ari dira. Kateekin ateak hauts ditzagun, norberaren mugaren ateak eta norberaren nahitik engaiamendu kate kolektibo eta oso bat sortu ditzagun faxismoaren diskurtsoak suntsituz, euskararen kontrako jarrera oldarkorrak salatuz eta lurraren suntsitzea oztopatuz», aldarrikatu dute.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
