
Daniel Auteuil-ek filma idatzi (Steven Mitz-ekin batera) eta zuzentzeaz gain protagonistaren rola ere jokatzen du. Jean-Yves Moyart abokatuaren liburuaren egokitzapena da, bere esperientzia judizialak idatziz jaso zituena.
Hiltzaile bat absolbitu zuenetik Jean Monier abokatuak ez du kasu kriminal gehiagorik onartu. Hala ere, Nicolas Milik (emaztea hiltzea leporatu dioten familiako aita) ezagutzean, Monier hunkitu egingo da eta bere ziurtasunak kolokan jarriko dira. Bezeroa errugabea dela sinetsita, epaiketa irabazteko ahal duen guztia egiteko prest agertuko da.
2018an ‘Amoureux de ma femme’ (gazteleraz, ‘Enamorado de mi mujer’) filma egin eta gero, Daniel Auteuil aktoreak aipatu zuen ez zuela berriro filmik zuzenduko. Alabak Jean-Yves Moyarten bloga erakutsi zionean, ordea, iritziz aldatu eta ‘Le fil’ filma idaztea erabaki zuen.
Filma prestatzeko, Auteuil eta argazki zuzendaria, Jean-François Hensgens, filmaren antzeko istorioa zuen benetako epaiketa batean izan ziren. Auteili harridura eragin zion defentsaren eta fiskaltzaren arteko datu faltak.

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha

Idahon (AEB) ikurrina debekatzeko egitasmoa bultzatu dute Trumpen aldekoek

Investigan la aparición de un cadáver en el río Deba en Eskoriatza

