
Hartu arnasa: Benicio del Toro, Mia Threapleton, Michael Cera, Riz Ahmed, Tom Hanks, Bryan Cranston, Mathieu Amalric, Richard Ayoade, Jeffrey Wright, Scarlett Johansson, Benedict Cumberbatch, Rupert Friend eta Hope Davis; Wes Anderson zinemagileak bere film bakoitzean elkartzea lortzen duen aktore ezagunen zerrenda ikaragarria da eta hemen ere horrela egin du.
‘The Phoenician Scheme’ (‘La trama fenicia’ gazteleraz) , bere film berria, 1950eko hamarkadako Europako gerraostean girotuta dago eta espioitza giroa, drama eta komedia uztartzen ditu.
Zsa-zsa Korda (Benicio del Toro) Europako enpresaburu aberatsaren eta Liesl (Mia Threapleton) alaba mojaren istorioa azalduko du. Handiki xelebre honek, hilketa-saiakera ugari gainditu eta inperioa kolokan ikusi ondoren, alaba izendatuko du oinordeko. Elkarrekin Europako hegoaldean eta Afrikako iparraldean inspiratutako fikziozko eskualdeetan zeharreko bidaia batean abiatuko dira, oligarka aurkarien, espioien eta hiltzaileen mehatxuei aurre egiten dieten bitartean. Tartean haien ondasunak salbatzen eta familia-lotura berreskuratzen saiatuko dira.
Andersonen estilo bisual bereizgarria eta satira politikoaren eta drama familiarraren arteko narratiba uztartzen ditu filmak.
Canneseko zinema jaialdian maiatzaren 18an estreinatu ostean, maiatzaren 30ean helduko da zinema aretoetara.
Wes Anderson eta Robert D. Yeoman
Wes Anderson-ek eta Robert D. Yeoman argazki zuzendariak bederatzi film luzetan egin dute lan elkarrekin. Lankidetza hori zinema garaikideko iraunkorrenetako eta ezagunenetako bat da, eta oso estetika berezia osatu dute bien artean: konposizio simetrikoak, kolore bereizgarriko paletak eta kamera-mugimendu oso zehatzak.
Bada, ‘The Phoenician Scheme’ film berrian kolaborazio hori eten egin da, izan ere, Bruno Delbonnel (‘Amelie’, ‘The Tragedy of Macbeth’, ‘Inside Llewyn Davis’) izan da argazki zuzendaria.

Hamarnaka eragile batu dira Hatortxu Rocken agur festara

«Maria Josefa Sansberrok muga asko gainditu zituen, fisikoak eta moralak»

Detenido el conductor del turismo implicado en la muerte de un ciclista el viernes en Anoeta

Trece txosnas de Bilbo no venderán Coca-Cola durante Aste Nagusia en solidaridad con Palestina
