
EH Bilduk Osasun Itunerako zuzenketak aurkeztuko ditu «Osakidetza publiko bat» eta «egungo dinamika pribatizatzaileari buelta emateko beharra» defendatzeko.
Koalizio subiranistaren ustez, «une hau erabakigarria da sistema publikoa eta Osakidetza irmoki indartzeko». Horretarako, «ezinbestekoa da egiturazko neurriak hartzea: itxaron zerrendak murriztea, Osakidetzari behar dituen baliabideak ematea eta bertako profesionalentzako lan baldintza duinak bermatzea», azaldu du igande honetan zabaldu duen ohar batean.
Bertan jakinarazi du bihar «itxiko» dituela emendakinak, eta hurrengo egunetan eragile guztiei aurkeztuko dizkiela, «premisa argi batekin: zerbitzu publikoarekiko konpromiso irmoa eta egungo dinamika pribatizatzailea iraultzeko beharra».
Ildo horretan, bi helburu zehaztu ditu EH Bilduk: «zerbitzuen horniduran eta kudeaketan ESIen arteko desberdintasunak ezabatzea, osasun-arretan ekitatea bermatuko duen eredu publikoa sustatuz», eta «zerbitzuen zuzeneko hornidura lehenestea, kanporatzeak berrikusiz eta eraginkortasuna, ekitatea eta kalitatea bermatzea».
22 lan-mahaiei buruzko neurriak
Lankidetza publiko-pribatuari eta Osakidetzaren zerbitzu-zorroari buruzko ekarpenak aurkezteaz gain, alderdi independentistak iragarri du gainerako 22 lan-mahaiei buruzko erabakiak ere hartuko dituela, «oraingoz, ezin baita ezer itxitzat eman».
Lakuako Gobernuak, EAJk eta PSEk «Osakidetza indartsu baten alde modu irmoan parte hartzea» espero duela azpimarratu du EH Bilduk eta Pradalesen Exekutiboko alderdiei «harrokeria atzean uzteko eta hauteskunde-promesak konpromiso zehatz bihurtzeko» eskatu die.
Gogoratu du ezker subiranistak urteak daramatzala «Osakidetza indartzearen alde lanean, eta ahalegin horri eta osasun sistema publikoaren egoerari buelta ematea eskatzen duen gehiengo sozialari esker» Lakuak Osasun Mahaia jarri behar izan zuela martxan.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

