
Lau eta Erdiko San Fermin Torneoko final-laurdenetan Zabalaren aurka galtzea gutxi ez-eta, ezker belaunean min hartuta amaitu zuen Jokin Altunak. «Zabalera joan naiz pilota baten bila eta zutitzerakoan ezker belauna joan zait eta krakateko bat nabaritu dut. Partida amaitu ahal izan dut, baina asko ikaratu naiz krakatekoa sentitu eta gero», onartu zuen Altunak, kezkatuta belauneko bihurritua zenbaterainokoa izango ote zen jakiteke.
Itxura denez, Amezketakoak izan zuena «susto» hutsa baino gutxi gehiago da. Azterketa medikuek lesio larriagorik baztertu ahal izan dute, zorionez, eta ezker belaunean «luxazio» txiki bat baduela nabarmendu arren, hurrengo egunetarako egutegia arazorik gabe bete ahal izango du aurrelari gipuzkoarrak.
Asteartean bertan, esaterako, San Martzialak direla-eta jaietan dagoen Irunen jokatu ahal izango du Altunak. Julen Martija bizkartzain duela, Binakako Txapelketa irabazi zuen bikotea izango du aurkari: Ezkurdia eta Rezusta, alegia.
Horrez gain, Binakako San Fermin Torneoan ere aritzeko aukera izango du Amezketakoak. Iaz Martijarekin batera torneoko garaile izan zen Jokin Altuna, baina ikusi egin behar luxazio txiki horrek buruko minik ematen dion hurrengo egunetan eta bere jokoan eraginik ba ote duen.

Aizarotz, demostración palpable de que hay fórmulas para contrarrestar el despoblamiento rural

«Que Iruñea apueste por la dignidad colectiva ante el genocidio israelí es algo grandioso»

La renovación de Nico Williams, una operación «a lo bajini»

«Matxirulo, zure parranda bukatu da», autodefentsa feministarako deia Iruñean
