
Brutmountains mendizale gazteen taldeak bere ibilbideko erronka handienetako bati egingo dio aurre uda honetan: Lenin tontorra errenditzea, Kirguistan eta Tayikistan artean dagoen 7.134 metroko mendia, Asiako kontinenteko aparteko gailurretako bat.
Taldeak Marokoko Atlasera (2022), Irango sumendietara (2023) eta Ekuadorreko Andeetara (2024) —Cotopaxi edo Chimborazo gailurrak barne— egindako espedizio arrakastatsuen ondoren, Lenin tontorra zapaltzen duen talderik gazteena bihurtu nahi du. Erronka berri horrek aurrerapauso erabakigarria izan nahi du etorkizunean are handiagoak izango direnak lortzeko: Himalaia. «Eta zergatik ez, 8.000 metroko gainditzen dituzten altueretan», adierazi dute astelehen honetan, aurkezpenean.
Bertan izan dira Pabi Longi espedizioko burua; Ibai Agirre eta Xabi Agirre pilotariak; Eneko Goñi eta Ibai Gonzalez de Laudikana.
Espedizioak 21 egun iraungo du, muturreko baldintzetan egingo da eta prestakuntza fisiko, logistiko eta mental zorrotza eskatuko du. Zenbait altueratan izango ditu kanpalekuak: 3.600 eta 6.100 metro bitartean egongo dira, eta azken horretatik abiatuko dira gailurrera.
Taldea 20 eta 25 urte bitarteko gazteek osatzen dute. Guztiak mendizale jaioak; eta gidari profesionalen laguntza izango du. Erronka horrek muga berri bat gainditzea ez ezik, helburu du, besteak beste, erresilientzia, ahalegina eta belaunaldien arteko lankidetza balioak ikustaraztea ere.
Gainera, Juanito Oiarzabal mendizaleak «dena errazagoa egin ahal izateko»materiala oparitu die. Espedizioa 12.000 euro kostatu zaiela aitortu dute.
Kirol alderdiaz gain, Brutmountains elkarteak gazteen mendizaletasuna ikustarazteko konpromisoa hartu du. Hori dela eta, bideoz dokumentatuko da espedizioa, ondoren sareetan, hedabideetan eta dibulgazio ekitaldietan zabaltzeko.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
