NAIZ
CARACAS

Tentsioak gora egin du, AEBk ontzi militarrak Venezuelako kostaldetik gertu bidali ondoren

Washingtonek eta Caracasek beste tentsio igoera bat bizi dute, Etxe Zuriak hiru destruktore eta 4.000 soldadu inguru Venezuelako kostaldean zabaldu dituen filtrazioaren ondoren. Maduroren Gobernuak Milizia Nazionala mugiaraziz eta maniobrak eskualdeko bakea mehatxatzen duela salatuz erantzun du.

Etxe Zuriko prentsa idazkaria, Karoline Leavitt, astearteko prentsaurrekoan.
Etxe Zuriko prentsa idazkaria, Karoline Leavitt, astearteko prentsaurrekoan. (Mandel NGAN | AFP)

Washingtonen eta Caracasen arteko tentsioak gora egin du azken egunetan Etxe Zuriak narkotrafikoaren aurkako borroka hasiko duela iragarri -Nicolas Maduro Venezuelako presidenteari leporatu dio delitu hori- eta horretarako Hego Amerikako herrialdeko kostaldera hiru ontzi militar, 4.000 soldadu inguru zeramatzatenak, bidali ondoren.

Asteartean egindako prentsaurreko batean, Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak adierazi zuen AEB prest dagoela «bere boterearen elementu guztiak» erabiltzeko mugetan drogen sarrera gelditzeko, USS Gravely, USS Jason Dunham eta USS Sampson ontzi suntsitzaileen hedapenari buruz galdetu ziotenean. Izan ere, Pentagonoko funtzionario batek anonimotasunaren baldintzapean eman zuen hedapen militarrari buruzko informazioa. Honek, Reutersen arabera, P-8 espioitza hegazkinak, korazatuak eta urpeko ontziak ere izango lituzke.

AEBko mugimenduei erantzunez, Madurok iragarri zuen Milizia Nazionaleko lau milioi kide mobilizatuko dituztela lurraldean, eta herrialdearen subiranotasuna bermatzeko «beharrezko mekanismo guztiak» aktibatuko dituztela. Caracasko Kantzilertzak, Telegramen argitaratutako ohar batean, AEBren mehatxuek «Venezuelari eragiteaz gainera, eskualde osoko bakea eta egonkortasuna arriskuan» jartzen dutela adierazi zuen.

EZ DA LEHEN MEHATXUA

Donald Trumpek Pentagonoari «narkotrafikatzaileen kartelei legea betearazteko» indar armatuak erabiltzea agindu eta egun gutxira gertatu da AEBren azken mugimendu hau. Errepublikanoak abuztuaren 8an emandako aginduak ahalbidetuko du hemendik aurrera talde horien aurka zuzeneko operazio militarrak martxan jartzea, atzerriko lurraldean eta horien uretan.

Trumpek “Cartel de los Soles” «erakunde terrorista» izendatu zuen, taldeko burua Maduro dela esanez, eta 50 milioiko ordainsaria eskaini zuen Venezuelako presidentea «atxilotzea ekarriko duen informazioaren truke».

Gainera, Pam Bondi AEBko fiskal nagusiak Madurorekin lotu duen 700 milioi dolarreko konfiskazioa iragarri zuen. Caracasek akusazioak ukatu eta «AEBk Venezuelari narkotrafikoa leporatzeak bere eskualdeko politikek porrot egin dutela» islatzen duela esan zuen.

Venezuelatik ere adierazi dute Marco Rubio Estatu Idazkariak, Washingtongo belatzetako batek, mugimendu horiek babesteko interesa duela.

Rubiok kritikak jaso ditu Floridan, Maduro boteretik kentzeko nahikoa egiten ari ez delako. Politikariak bere hauteskunde oinarria defendatu behar du, hura funtsezko gotorlekua baita 2028an presidentegaia izateko.



Petro alerta a EEUU de una «nueva Siria» en las costas del Caribe

Tras el despliegue por parte de Estados Unidos de tres destructores en las costas del Caribe con el fin de «combatir el narcotráfico», Gustavo Petro, presidente de Colombia, ha asegurado que una invasión de Venezuela por EEUU haría de Caracas «una Siria» y arrastraría a Bogotá a otro conflicto. Esto se da en respuesta al despliegue de buques de guerra en aguas del Caribe próximas a los dos estados sudamericanos.

A comienzos de este mes, Donald Trump firmó en secreto una directiva para el Pentágono que autorizaba el uso de la fuerza militar contra los carteles de droga latinoamericanos. Ahora, Trump pretende poner en práctica lo firmado y aumentar la tensión en la región.

Petro teme que el choque afecte a las fronteras internas y externas del país, de manera similar a lo ocurrido en Siria.