
Euskal Herriko hainbat herritan kontzentrazio eta manifestazio zaratatsuak egin dituzte ostiral arratsalde honetan, Gernika-Palestinak deituta. Gazako genozidioak «okerrera» egin duela eta egoera horren aurrean Europak «ezer ez duela egiten» salatu dute.
Hala, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ez ezik, ehun herri baino gehiagotan zabaldu dute lau haizetara aldarrikapen hau. Ordu erdi zaratatsu baten ostean, bonbardatuak eta tirokatuak izaten ari direnak haurrak, jaioberriak, jaioko ez direnak, herritarrak eta kazetariak, besteak beste, direla gogorarazi dute. Azken hauek «munduari genozidioa erakusten dietenak» direla azpimarratu dute.
Horren aurreran «nazioartearen inpunitatea» deitoratu dute. «Europar Batasunak eta hura osatzen duten estatuek tresnak dituzte Israelgo Gobernuaren jarreran nabarmen eragiteko», adierazi dute Gernika-Palestinako kideek. «Europar Batasuna eta bere estatu kideak dira Israelen lehentasunezko merkataritza bazkide eta arma hornitzaile nagusietako bat», gaineratu dute.
«Munduaren begien aurrean ari da Israel, begi-bistan dugu triskantza, baina ez du erantzun irmorik. Ezin da gehiago luzatu ankerkeria hau», deitoratu dute.
Vueltako Bilboko etapan egindako mobilizazio deigarriaren inguruko «kexei» dagokienez, honakoa eskatu dute: Hhaientzat, Bilbo makroekitaldien agertoki bat baino ez da. Ezetz diogu. Bilboko herritarrak ez gara isilduko genozidio baten aurrean. Milaka bilbotar izan ginen, eta are gehiago Bizkaiko toki askotatik. Ezin dugu onartu sionista zuritzea kultura, kirol edo musika ikuskizunen bidez».
헕헨헥헥헨헡헕헔헞
— Gernika-Palestina Herri Ekimena (@GerPalesti2023) September 5, 2025
헕헜헟헕헢 pic.twitter.com/cROkOI5VcM
Halaber, Latinoamerikako eta Karibeko Palestinar Konfederazioaren presidente, diputatu palestinar, Palestinako Kontseilu Nazionaleko kide eta Palestinaren Askapenerako Erakundearen Kontseiluko kide den Rafael Araya Masryren gutuna irakurri dute mobilizazioetan.
Bertan nabarmendu duenez, «Gaza ondorioa da, ez kausa». «Gaza eta Zisjordania sortzen ari diren zapalkuntza eta hondamenaren ondorioa dira. Ideologia horrek, judaismoaren bizkarrera parasito gisa igota, justifikazio jainkotiarra ezarri nahi izan du aitzakia gisa, jatorrizko herri palestinar, iraunkor eta antzinakoa kanporatzeko proiektu baterako», gaineratu du.
Eskerrak
Gainera, euskal herritarrei zuzendu zaie, «Euskal Herriko herri anaiari», hain zuzen, Palestinaren alde egindako mobilizazioak eskertuz. «Ikasleak, sindikatuak, erakundeak. Zuek zarete zuen anaitasunarekin hunkitzen gaituztenak eta gaur eskertu nahi ditugunak. Chek zioen bezala, ‘elkartasuna herrien samurtasuna da’».
Hego Euskal Herriko sindikatu (ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, Etxalde, Hiru), eragile politiko (EH Bildu, PSE, Geroa Bai, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Sumar Mugimendua) eta eragile sozial, guztira 20 baino gehiagok, bat egin dute ostiral honetako mobilizazioekin.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo














