
Las Poderosas taldeak performance bat egin du astearte honetan, sexu esplotaziorako pertsonen salerosketaren aurkako nazioarteko egunean, Santo Domingoko merkatuko beheko solairuan. Zuzeneko emanaldi baten bidez, ‘Stop Trata’ abestia aurkeztu dute sorpresa gisa. Abesti horren letra eta konposizioa Las Poderosas taldeko Joy Ogbeide eta Blessing Kalu kideek eta Suakai musika taldeko musikariek sortu eta interpretatu dute azokako postuen artean.
Aurkezpen labur eta sakon horren bidez, bi kolektiboek gaur egun emakume askok jasaten duten sexu salerosketaren eta esplotazioaren inguruan jendea sentsibilizatu nahi izan dute. Azaldu dutenez, Estatu espainiarra prostituzio gehien kontsumitzen duen mundu mailako hirugarrena da eta hamar gizonetatik lauk noizbait prostituzioa kontsumitu duela aitortu du.
Aldiz, bi taldetako kideek Nafarroan egoera honen aurrean emandako pausoekin pozik agertu direla jakinarazi dute, erakundeek prostituzioa eta sexu-salerosketa indarkeri modu gisa ulertzen dute eta.
Sexu esplotazioari aurre egiteko, Joy Ogbeide, Las Poderosas taldeko kide eta ‘Stop Trata’ abestiaren abeslariaren esanetan, «haurtzarotik gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna haurren artean sustatu behar da». Era berean, gogorarazi du aldatu egin behar dela gai honetan emakumeek jasotzen duten arreta, gizonei fokoa jarriz, izan ere, «prostituzioari buruz hitz egiten denean, arreta guztia emakumeei zuzentzen da, baina milaka gizonek sexu esplotazioko egoeran dagoen emakume bakarra kontsumitu dezakete». Azkenik, mezu argi bat igorri nahi izan du: «eskaririk ez badago, ez da tratarik egongo, gure abestiak dioen bezala», esanez.
Era berean, Las Poderosas taldearen kideek nabarmendu dute sexu salerosketa desberdintasunetik eta diskriminaziotik elikatzen dela eta beraz, biktima gehienak emakume eta neska arrazializatuak, migratuak edota baliabide gutxikoak dira. Horrela, prostituzioa biziraupenaren alternatiba bakar gisa ikusten dute.
Suakaiko taldekideak pozik agertu dira bozgorailu bat izateagatik «ezin dutenen izenean hitz egiteko» eta ikusezin bihurtutako arazo baten inguruan gizartea kontzientziatu ahal izateko. Alicia Jimenez Garcia, Accion Contra la Trata (ACT) elkarteko koordinatzaileak dioenez, «urteak behar izan dira prostituzioari eta salerosketari buruz argi eta garbi hitz egiteko, oso esperientzia mingarriak direlako», baina azkenean pausoa ematera eta arazoari buruz hitz egitera ausartu dira.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

