
Erkiaga-Ibarluzea bikotea –‘pantera arrosak’ bezala ere ezaguna– hirugarren txapelaren bila joango da Winter Serieseko bosgarren edizioan. Gernikako txapelketa handia irabazi zuten urte hasiera honetan, bai eta 2024an ere, eta beraz arerio guztiek garaitu nahi duten bikote horietakoa izango da. Ispasterkoak, orotara, hiru edizio irabazi ditu (lehendabizikoa, Zabalarekin).
Hala ere, iaz inoiz baino irekiago egon zen txapelketa, puntista gazteen presentzia areagotu egin zen –lehen edizioarekin alderatuta, batez besteko adina 10 urte jaitsi zen– eta aurtengoan, hauen presentzia konfirmatu ez ezik, protagonista bilakatu daitezke. Erkiaga-Ibarluzearen nagusitasuna apurtzeko faboritoak izan daitezke, esaterako, Johan-Gorka Sorozabal anaiak, Barandika-Basque –gernikarrak sekulako denboraldi bukaera osatu du, Jai Alai Liga eta Durangoko Masterra irabazita–, Goitia-Lekerika edota Urreisti-Lopez.
A Multzoa
Erkiaga-Ibarluzea
Johan-Gorka
Goitia-Lekerika
Laduche-Zabala
B Multzoa
Goixerri-Manci
Urreisti-Lopez
Barandika-Basque
Urrutia-Del Rio
Hain zuzen ere, Lopezek bere ibilbide oparoari amaiera emango dio denboraldi honetan. Azkenekoz arituko da Gernikan, iazko denboraldian zenbait ezusteko eman zituen Eñaut Urreisti mutrikuarrarekin bikotea osatuta. Zumaian, bere herrian, bukatuko du ibilbidea baina aurretik Gernikan, 2003an debuta egin zuen leku berean bere zigilua uzten saiatuko da. Pilotari gipuzkoarrak irabazi beharreko titulu guztiak irabazi ditu, tartean 2022-23 denboraldiko Winter Seriesa eta bera da, Barandikarekin batera, egungo Jai Alai Ligako txapelduna.
Urreisti-Lopezen lehen aurkaria Goixerri-Manci bikotea izango da eta beraz, Gernikako azken asteleheneko azokan –hilaren 27an– mutrikuarren presentzia handia egotea espero da. Gainera, Ekaitz Mendizabal ‘Goixerrik’ debuta egingo du Winter Seriesean (iazko denboraldian estreinatu zen Jai Alai Ligako zirkuituan), bere herrikide eta koadrilakoa –eta egungo Winter Serieseko finalista– bizkarzain duela .
Lagako hondartzara buelta
Lehen edizioa aurkeztu zuten lekura itzuli da astearte honetan Winter Series, Lagako hondartzara. Duela bost urte gutxik sinesten zuten Euskal Herrian zesta-puntaren berpizkundean. 2021ean Daniako pilotalekua itxi ostean, eta beraz AEBtako azken frontoi luzearena, etxera itzultzea beste erremediorik ez zuten izan puntistek. Hauen itzulerak suposatu zuen olatua probestu asmoz sortu zen Winter Series –eta gerora Eraman Jai Alai enpresan bilakatu dena, Jai Alai Liga osatu eta urte osoko egutegia finkatuz–.
Lehen ediziotik hona asko aldatu dira gauzak bai eta txapelketa bera ere. Lau bikote izatetik zortzira pasa da, gazteen presentzia nabarmen areagotuz. Lehen ediziotik segitzen duten puntistak bost dira –Erkiaga, Lopez, Barandika, Lekerika eta Zabala– eta tartean bi puntista esanguratsu erretiratu dira: Diego Beaskoetxea eta Iñaki Osa Goikoetxea.
Aurtengo edizioa, arestian aipatu legez, hilaren 27an hasiko da, Gernikako azken asteleheneko azokarekin batera. Bi partida jokatu dira egun horretan: Goixerri-Manci vs. Urreisti-Lopez eta Johan-Gorka vs. Goitia-Lekerika. Lehen faseko azken partida, berriz, abenduaren 29an, finalerdietako ligaxkari hasiera eman aurretik (urtarrilaren 2an). Final handia, igande eguerdiz jokatuko da, otsailaren 15ean.
Bonoak, jada salgai
Partida guztiak ikusteko (16 astelehen gehi final handia) bonoak gaur bertan, hilaren 14an, jarri dituzte salgai, 12.00etatik aurrera eta segituan agortu dira salmentara atera diren milaka sarrera. Bono bakoitzaren prezioa 130 eurokoa.
Partida bakoitzeko sarrerak, bestalde, hilaren 21ean jarriko dituzte salgai.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

