
Udalbiltzak urteko bigarren Kontseilu Nagusia egin zuen joan den ostiralean Aramaion. Kontseilu honek indar berezia izan du, azken urte eta hilabeteetan Udalbiltzak garatu dituen zenbait egitasmok datorren urtean argia ikusiko dutelako. Hain zuzen ere, 2026an gauzatuko den guztiaren Kudeaketa Planari buruz hitz egiterakoan aurkeztu zituzten aipatu proiektuak.
Batetik, ‘Herri Jasangarria’-ren ildotik, energia burujabetzaren atalean Ehnergia egitasmoa dute: estatuen mugez harago landuko den energia komunitateen bigarren mailako sarea. Egitasmoa 2026ko otsailean plazaratuko dute.
‘Herri Zaintzailea eta Hezitzailea’ lan ildoan, zaintzaren esparruak garrantzia berezia izan du. Izan ere, berriki argitaratu da urtebete luzez lantzen ibili diren ‘Zaintza’ liburuxka, herri zaintzailea helburu.
Edukiak lurreratzeko eta gogoetatzeko asmoz, azaroaren 7ko goizean jardunaldia egingo dute Donostiako Miramon Teknologia Parkean. Izen-emateak zabalik daude jada. 2026ra begira, liburuxka honen hainbat aurkezpen egingo dituzte Euskal Herriaren luze-zabalean.
‘Memoria duen herri euskalduna eta askotarikoa’ eremuan, Geuretik Sortuak kultur egitasmoa du Udalbiltzak. 2026a zirkuitu nazionalaren urtea izango da. Bertan, aurtengo sormen egonaldietan landu diren lanak aurkeztuko dira, hala nola: zortzi antzezlan, zazpi komikiz osatutako bilduma, hamar ipuinez osatutako bilduma, eta lau film labur. ‘Zazpikiak bat’ izeneko komiki-bildumak ikusiko du argia lehenbizi, azaroan; besteak beste, Hernanikomik azokan. Geuretik Sortuak-en zirkuitu nazionala aurkezteko agerraldi bat antolatuko dute datorren urtarrilean.
Zeanuri
Kontseilu Nagusi honetan Partzuergora sartu berri den udalerri bizkaitar bat aurkezteko tartea izan da. Zeanuri da, eta behar bezalako ongietorria egin diote Udalbiltzara.
Partzuergoaren 2026. urteko ia 850.000 euroko aurrekontuak, halaber, beste zenbait egitasmorekin aurrera egiteko ere balioko du. Gobernantza Publiko Komunitarioan aurrera egiteko lantalde bat osatu dute; Ekonomia Sozialaren alorrean, Gizarte Monetaren proiektua Hego Euskal Herrian sustatzeko lanketarekin jarraituko dute; Elikadura Burujabetzaren esparruan, manifestu bat idatzi eta ekintza plan bat diseinatuko dute hainbat eragileren artean; eta Hezkuntzaren eremuan, berriki aurkeztutako Plentziako ibilbide interaktiboen egitasmoak ere argia ikusiko du, Udalbiltzaren laguntzarekin. Honek Plentziako Tokiko Curriculumaren garapenean aurrerapauso bat ekarriko du, eta beste zenbait herritara zabaltzen ahalko da egitasmoa.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
