
Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioak Saxo Jardunaldia 2025 ekimena antolatu du heldu den astebururako, azaroak 28 eta 29. Ostiral arratsaldean eta larunbatean, egun osoan zehar, jarduera desberdinez beteriko programazioa eskainiko da. Jardunaldi hauen helburu nagusietako bat, bertako ikasleei formazio osagarria jasotzeko aukera ematea da, baita interesa piztea bestelako jarduera musikaletan ere.
Jardunaldi hauetan, Anton Gomez saxofonista handiarekin asteburua partekatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gomez bakarkako masterclassak emango ditu, baita klase kolektibo parte-hartzaileak ere. Jardunaldiei amaiera emateko kontzertuan ere parte hartuko du. Anton Gomez Durangon jaio zen 2001ean eta musika ibilbide bikaina garatu du.
Ibilbide luzea
Bartolomé Ertzilla Musika Eskolan eta Kontserbatorioan hasi zen Gomez, Itziar Castrillorekin. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zuen Angel Soria eta Nahikari Olorizekin. Gaur egun, Bruselako Errege Kontserbatorioko masterra amaitzen ari da, saxofoiaren teknika eta proiekzioan munduko erreferente den Vincent Daviden babespean.
Eskola pribatuak eta masterclassak eman ditu kontserbatorio ezberdinetan, irakaskuntza eta bere jarduera artistikoa uztartuz. Bilboko Guggenheim Museoa eta Bruselako Salle Bozar bezalako espazioetan kontzertuak eskaini ditu, eta Tadanori Yamaguchi eta Jose Carlos Diaz de Cerio bezalako sortzaile plastikoekin kolaboratu du. Bere ibilbidean, musika hobetzeko nazioarteko 20 ikastaro eta topaketa baino gehiago egin ditu.
Durangoko Musika Eskolatik adierazi dutenez, «plazerra da» bertan bere bidea hasitako musikaria «gurekin izatea oraingoan maisu eta erreferente bezala». Jardunaldi osoa Bartolome Ertzilla Musika Eskolan burutuko da, eta publikoak doain parte hartu ahal izango du. Bakarkako klaseak zentroko saxo ikasleentzat izango dira, eta Anton Gomezek emango dituen klase kolektibo parte-hartzaileak haizezko instrumentistentzat interesgarriak izan daitezkeela azpimarratu dute antolatzaileek.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
