
Gasteizko Legebiltzarrean gehiengoa osatzen duten EAJk eta PSEk babesten duten Etxebizitza Arloko Premiazko Neurrien Legea datorren astean onartuko da. ELA sindikatuaren arabera, «azken hamarkadetan garatutako higiezin politiken logikan jarraitzen du». Hortaz, legearen gabeziak ikusarazteko elkarretaratzea egin du sindikatuak ostegun honetan Gasteizen.
ELAk etxebizitzari dagozkion politikak aldatzea eskatzen du, beraz. Horrela, alokairu sozialeko prestazioak beharrean etxebizitzak bermatzea, etxebizitza babestu guztiek alokairukoak izatea, BPGaren %2 etxebizitza politiketara bideratzea, eremu tentsionatuen legeria garatzea, hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzea eta alokairura bideratzea eta erabilera turistikoko etxebizitzak mugatzea eta debekatzea aldarrikatu dute.
Elkarretaratzean nabarmendu dutenez, legea «aurrekaririk gabeko bizitegi krisi une batean iritsi da, prezioek 2007ko burbuilakoak gainditu dituztenean». Gainera, etxebizitza «negozioa egiteko ondasun» bihurtu dela salatu dute.
Zehazki, legearen bidez, etxebizitza babestu gehiago eraikitzearen kaltetan, etxebizitza libreen salerosketa sustatzen dela salatu du sindikatuak, «eraikuntza enpresek eta bankuek etekin handiagoak izan ditzaten».
Bestalde, lege berriarekin tentsioan dauden eremuetan alokairuen prezioa murrizten saiatzeko aukera ez dela hartzen deitoratu dute. Etxebizita turistikoen kasuan ere, ugaritzeari aurre egiteko neurririk ez dela hartu adierazi du ELAk.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
