
Getxoko Irurak Bat jauregiaren eraisketaren aferaren gainean mintzatu da igande goiz honetan Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentea.
Jauregiaren gaineko mugimenduak albiste izan dira aste honetan, izan ere, Ertzaintza udaletxeko Hirigintza departamendua miatzen izan da asteazkenean Getxoko Auzitegiaren aginduz, babestutako jauregiaren eraistearen eta EAJko bi zinegotzi partaide diren eta luxuzko etxebizitzak eraikitzeko planak dituen kooperatiba baten artean loturarik dagoen ikertzen ari baitira. Prebarikazio eta ondarearen aurkako delituak dauden aztertzen ari dira.
Ansolak «lasaitasun mezua» helarazi nahi izan die herritarrei eta esan du EAJren aldetik «beharrezkoak» diren neurriak hartuko direla: «Gure konpromisoa argia da, beharrezkoak diren erabakiak hartuko ditugu legearen edo printzipio etikoen aurkako jarduera baten susmorik txikiena dugun une berean. Euzko Alderdi Jeltzalearen hitza» agindu du.
Getxoko herritarrek izan dezaketen «harriduraren» aurrean ulerkor agertu nahi izan du eta adierazi du Bizkai Buru Batzarra «ordu eta ahalegin asko» egiten ari dela egoera aztertzeko, bai Udalarekin eta baita Getxoko alderdiarekin batera ere.
Alde horretatik, nabarmendu du orain artean aztertu duten informazioaren arabera «legedia zorrotz» bete dela: «Esan dezakedan gauza bakarra da prozedura administratiboak bermatzaileak izan direla eta legedia zorrotz bete dutela».
Era berean, errugabetasun presuntzioaren ideiari egin dio erreferentzia eta arduradun politikoek «zintzotasunaren adibide» izan behar dutela azpimarratu du.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
