Bilboko Deportivo pilotalekuak palako bi partida jasoko ditu larunbat honetan. Gaubeka-Gordon eta Fusto-Del Rioren artean lehendabizikoa eta Madariaga-Ibai Perez eta Maldonado-Alkortaren artean bigarrengoa. Pasa den urtean Innpalarekin greba egin zuten palistak dira zortziak eta orain, bide paralelo bat jorratu nahi dute.
Kolpe galanta jaso zuten Miribilla pilotalekuko esleipena galtzean, bertan jarri baitzituzten azken urteko itxaropen guztiak. Behin porrota jasota, baina, hurrengo urratsetan pentsatzen hasi ziren eta azkenean badute berragerpenerako data: larunbat honetan, Bilboko Deportivon (18.00etan), palarentzako giltzarria izan den pilotalekuan.

Bertan, ikusleen hauspoa jasotzea gakoa izango da, aurrerantzean bide berria urratzeko indarrak jartzeko. «Kirolaz gozatzeko modu berri bat» bezala aurkeztu dute ekimena, Basque Motion izenaren atzean. Larunbat honetakoa lehen partida izango da –afitxan Vol. 1 bezala izendatu dute–, aurrerantzean gehiago izango direnaren itxaropenarekin.
Gainera, Korrikarekin elkarlanean antolatu dute lehen ekitaldi hau, euskararen herensugea igandean iritsiko baita Bizkaiko hiriburura. Modu honetan, hirian egingo diren ekintza desberdinen egitarauan lekutxoa egitea lortu dute palistek.
Ez da kirol txapelketa soil bat izango. Musikarekin lotura izango du berragerpen honek. Izan ere, Janus Lester, Doctor Deseo eta Sorotan Bele taldeek emanaldi txiki bat emango dute. Hauez gain, musika jartzaileak ere girotuko du arratsaldea.
Sarrerak salgai daude www.basquemotion.com webgunean, 22 euroren truke.

Cuatro detenidos, militares con simbología nazi agredidos y diversos altercados en la final

Los nacionalistas somos todos unos desubicados

«El lehendakari Urkullu debería leer mejor la historia del Gobierno Vasco»

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»
