NAIZ+

Ernai prest, Gazte Bira itzulia abiatzeko

Urriaren 11an abiatuko du Ernai gazte antolakundeak Gazte Bira itzulia Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuz.

Gazte_bira
Gazte_bira

Ernai gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko ditu, ‘Euskal Herrian Bizi’ dinamikaren baitan, datorrena urriaren 11, 12 eta 13an. GazteBira ekimena du izena itzuliak eta «sistema kapitalista patriarkalak inposatutako koordenadekin hautsiz, eta bizirautera kondenatzen gaituen bizi-prekarietatearen kontrako noranzakoan, kaleak hartzea», dute helburu antolatzaileen hitzetan.

Hiru egunetako GazteBira Gasteizen hasi eta Iruñean amaituko da, Bilbo eta Donostiatik igaro ostean. Hezkuntza sistema, enplegua eta etxebizitzaren bueltan sufritzen duten problematika «iraultzeko» lehen planteamendu eta urratsak hausnartzea eta zehaztea dute asmo. Horretarako, formakuntza tailerrak, mobilizazioak zein bestelako ekimenak antolatuko dituzte, «prekarietate kronikoaren aurkako gazte aldarria zabaldu eta antolatzen hasteko espazioak eskaintzearekin batera».

Honakoa da egitaraua:

URRIAK 11, GASTEIZ
17:30 Ekimena + kalejira (Hezkuntza Delegaritzara): Klasea(k) kalera! Har ditzagun ikasgelak, har ditzagun kaleak!
18:30 Hitzaldia gaztetxean: Hezkuntza prekarietateari aurre eginez (Iker de Luz (Ikasle Mugimenduko kide ohia), Amaia Andrieu (irakasle ohia), Oriol Sales (SEPC) eta Iratxe Letona (Ernai eta Ikasle Mugimendua))
20:30 Pintxo-potea gaztetxean
21:00 Kontzertua gaztetxean: Astarte + Desorden + DJ Zeta Morea


URRIAK 12, BILBO
11:00 Mahaingurua: Prekarietatearen aurkako hamaika aurpegi
(Milia Ortiz de Pinedo (Eragin), Eneko Ander Romero (EHUko ikerlaria), LAB, Iker Egiraun (Ernaiko kidea))
12:30 Martxa Konfebaskera: Ustelak kanpora! Gazteok Euskal Herrian BIZI!

URRIAK 12, DONOSTIA
17:30 Apainketa Alderdi Ederren
18:00 Mahaingurua: Gazteon emantzipazioarako alternatibak (Oreretako Gazteon Etxebizitza Komunitarioa, Okupazio Mugimenduko kidea, Abaraska, Gasteizko Emantzipazio Sarea)
20:00 Pintxo-potea Ikatz kalean

URRIAK 13, IRUÑEA
10:00 Tailerra Txokogorrin (Antsoain): Sexu-disidentziak bizitzen (LuGaTiBe)
10:00 Solasaldia Antzaran (Mendillorri): Prekarietatea emakumeon bizitzetan. Nola bizi dugu? (Berta García Ibero (LABeko kidea), Lur Albizu Etxetxipia (Ernaiko kidea), Irati Majuelo Itoiz (M8 plataforma eta Bilgune Feminista, Marta Molinero Toprrea (moderatzailea))
13:00 Kontzentrazioa Nafarroako Auzitegian. Ez ezazue gure bizitzekin jokatu. Gazteon oraina borrokan da!