
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, baratxuri ale bat, piper ori bat, 200 g azenario, 200 g brokoli, 150 g kuiatxo, 100 ml soja saltsa, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Untxia garbitu, hezurrak kendu eta zati txikitan moztu. Ontzi batean batean untxia jarri eta soja saltsa bota. Ordu betez beratzen utzi.
2. Zartagin handi batean edo wok batean zerrendatan moztutako bartaxuria olio zurrusta batekin erregosi, su ertainetan.
3. Zerrendatan moztutako azenarioak eta piperra gehitu eta arin erregosi.
4. Zatitutako brokolia eta kuiatxoa gehitu eta erregosi. Behar adina gatz bota eta atera.
5. Ontzi berean untxia eta bere salda gehitu eta arin erregosi.
6. Barazkiak gehitu eta nahastu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 3 piper berde, 250 g barrengorri, 150gr. kuiatxo, 100 ml salda, 100 ml soja saltsa, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Untxia garbitu, hezurrak kendu eta zati txikitan moztu. Ontzi batean untxia jarri eta soja saltsa bota. Ordu betez beratzen utzi.
2. Zartagin handi batean edo wok batean zerrendatan moztutako barazkiak olio zurrusta batekin arin erregosi. Salda bota eta erregosi. Behar adina gatz bota eta atera.
3. Ontzi berean untxia eta bere salda gehitu eta arin erregosi.
4. Barazkiak gehitu eta nahastu.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Donostia dará el do de pecho desde la izada para celebrar siglo y medio de Tamborrada

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
