Alfontso DIEZ

Pilotakada garestia Davis Kopan

Davis Kopako kanporaketak izan dira asteburuan eta ustekabeko amaiera izan du horietako batek, Kanada eta Britainia Handiaren artekoak. Bina zegoen Ottawako lehia eta partida erabakigarria Denis Shapovalov etxekoaren eta Kyle Edmund ingelesaren artean jokatzen ari ziren, markagailuan azken hori 6-3, 6-4 eta 2-1 aurretik zela. Errebesez huts egin ostean, haserreak hartuta Shapovalovek pilota astindu eta begian jo zuen epaile nagusia. Nahi gabe izan zen, barkamena azkar eskatu zuen 17 urteko tenislariak, baina Nazioarteko Federazioko kideek ez zuten gupidarik izan: akabo partida eta Kanada, Davis Kopatik at.