XINGAR FERIARAKO PREST DA BAIONA
Aurten 562. ediziora helduko da Xingar Feria eta apirilaren 10etik 13ra iraganen da Lapurdiko hiriburuan. Guztia prest dute jada.

Apirilaren 10etik 13ra iraganen den 562. Xingar Feria aurkeztu zuten atzo Baionan. 2023an 470.000 lagun izan ziren lau egunez xerriaren atal preziatua dastatzeko aukera ematen duen merkatuan. Iazkoa trantsizio urtea izan zen, neurri handi batean. Tradizioa goraipatzeko xedea duen ekimena pazko asteburuan ospatu ordez, usaiako datetara itzuli zen iaz. Aurtengo edizioa ere pazko aitzin iraganen da, eta, ohi bezala, lau egunez hiriaren izena mundu zabalean ohoratuko duen ekoizpena dastatzeko parada ez da faltako, berdin gazitzaileek aterpean emandako erakusmahaietara hurbilduz zein hiriko ostatu anitzetan eskainitako platerekin gozatuz.
Orotara, 18 xerriki saltzaile eta gazitzailek parte hartuko dute aurtengo azokan. Baionatik bertatik, noski, baina Ezpeleta, Bardoze, Gamarte, Sara, Hazparne, Donibane Garazi, Urruña, Donibane Lohizune eta Aldudetik ere helduko dira haien mozkinak eskaintzera. Ohiturari zor, Merkatu Estaliko plazan iraganen da, apirilaren 10ean, etxeko xingarraren txapelketa. Oraindik banako ekoizleek Herriko Etxean izena eman dezaketela oroitarazi zuten aurkezpenean.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

«Están naciendo niños cuyo abuelo está en la cárcel, esto no es normal»

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko
