GAIZKA IZAGIRRE
HERNANI
THE THING WITH FEATHERS

Itxaropen eta beldurren artean

Sundance-en eta Sitges Jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu ostean iritsiko da zinemetara “The thing with feathers” (“Esa cosa con alas”, espainieraz). Protagonista nagusiaren azalean Benedict Cumberbatch aktorea sartuko da. Emaztearen bat-bateko eta ustekabeko heriotza prozesatu nahian, aita batek errealitatearen kontrola galduko du, itxuraz gaiztoa den presentzia bat bere bi seme-alaba txikiekin partekatzen duen apartamentuko zoko ilunetatik jausten hasi zaionean

“Grief is the thing with feathers” eleberrian oinarrituta, itxaropenaren eta beldurraren mugak aztertuko ditu, bere errealitatea eraldatzen duen indar ikusezin bati aurre egin beharko dion familia baten istorioaren bidez.

DYLAN SOUTHERN

Zinemagile britainiarrak ospea lortu du, batez ere nazioarteko musika taldeen dokumentalen arloan egindako lanarengatik. Orain, “Oasis Live 2025” birako dokumentala zuzentzen ari da. “No Distance Left to Run” lanean Blur taldearen istorioa kontatu zuen, eta “Shut Up and Play the Hits” dokumentalean LCD Soundsystemen ibilbidea erakutsi zuen.