Inuzentea
Urteak ziren meza elizkizun batera joaten ez nintzena, sinestuna izan ez eta okasio jakinetan bakarrik joan bainaiz halako ekitaldietara. Oraingoan, senide baten irteera mezaren kariaz nengoen Bilboko eliza txiki hartan, apaiz adinean sartuxe haren sermoia entzuten. Gabonei buruz aritu zitzaien bertaratutako fededunei, nola kontsumismo ziniko eta basatirako aitzakia bihurtu diren kristauentzat fedez eta tradizioz umiltasuna, elkartasuna eta karitatea lantzeko egunak izan behar dutenean. Tira, ustekabean harrapatu ninduen sermoiaren hasierak eta jarraian apaizak zeri helduko zion entzuteko irrikaz jarri ninduen. Akaso Coca Cola bezalako multinazionalen jarduna aipatuko zuen, nola erabiltzen dituzten jaiegunak palestinarren zapalketan duten parte hartzea zuritzeko? Israelek suntsituriko Palestinako elizei aipamenik egingo zien, Mendebaldeko kristauek erakutsi beharreko elkartasunaren adibide bezala? Genozidioaren eta indarkeriaren biktima direnen alde karitatea praktikatzea eskatuko zuen? Bada, jarraian aita buru duen familia nuklear heteronormatiboaren aldeko aldarria egin zuen apaizak umiltasunaren, elkartasunaren eta karitatearen eredu bezala eta, beraz, gizartean dauden arazoen konponbide gisa. Bai inuzentea ni, sermoi hartatik bestelako planteamenduak espero izateagatik.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

«Están naciendo niños cuyo abuelo está en la cárcel, esto no es normal»

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko
