NAIZ
GASTEIZ

Asteazkenean bilduko dira Iñigo Urkullu eta Idoia Mendia

PSEko buru izendatu zutela-eta, alderdi eta eragileekin egin asmo duen bilera errondaren baitan batzartuko da Idoia Mendia Iñigo Urkullu lehendakaria.

Idoia Mendiaren hitzartzea, atzo, Parlamentuan, Urkullu begira duela. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Idoia Mendiaren hitzartzea, atzo, Parlamentuan, Urkullu begira duela. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

PSEko idazkari nagusi hautatu berria den Mendia eta Urkulluren arteko batzarra datorren asteazkenean bilduko dira Gasteizen, PSEko iturriek jakinarazi dutenez.

Argitu dute batzarrak ez duela zerikusirik atzo Urkulluk Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren baitan iragarri zuen bilera errondarekin.

PSEk ez du uste hitzordua Mendiaren aurkezpen huts bat izango denik, eduki politikoa izango baitu, baina adierazi dute ez dela negoziaziorako zita bat izango.