
Anari Alberdik (Azkoitia, 1970) Adarra Saria jasotzen duen lehen emakumea izango da.
Tabakalerako zuzendari Edurne Ormazabalek, Amaia Ispizua musika sustatzaileak eta Donostia Kulturako Musika ataleko zuzendari Esther Fernandino batzordeko kideek proposatu zuten haren izena, euskal musikari egin dion ekarpen begi-bistakoa nabarmenduz.
1996. urtean ‘Anari’ izenburupean aurreneko diskoa kaleratu zuenetik ibilbide luzea egin du, honako lanak grabatuta: ‘Habiak’, ‘Zebra’, ‘Irla Izan’, ‘Bidea eta denbora’, ‘Zure aurrekari penalak’ eta ‘Epilogo bat’. Pettirekin batera grabatu zuen lanaz gain, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinagarekin ere kolaboratu izan du, besteak beste, urte hauetan guztietan zehar.
Kantari eta konpositoreak ekainaren 21ean jasoko du saria, 20.00etan, Victoria Eugenian. Egun horretarako, bere ibilbide osoari errepasoa egingo dion kontzertua prestatu du Anarik, gonbidatu asko lagun izango dituela.
Emanaldi hori hasi aurretik jasoko du, Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik, Marijose Recalde artista nafarraren eskultura. Garaikur tamaina duen brontzezko irudi neutro bat da, adar bat duena, musikaren jatorria iradoki nahian, adarrak naturarekin eta jatorrizkoarekin duen zerikusia dela medio.
Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuten Adarra Saria, euskal musikaren arloan garrantzia edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati, urtero, aitortza egiteko. Lehen edizioan Mikel Laboa izan zen saritua. Bigarrenean, Ruper Ordorika. 2016an Benito Lertxundik eskuratu zuen eta, azkenik, Fermin Muguruza izan zen iazko saritua.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki
