Goizeko hamarrak aldera iritsi ziren Berriozarrera Euskal Herriko hamaika txokoetatik autobusak, eta akanpalekua egokitzera joan ziren ehunka gazte. Batzuek iazko lokatza izango zuten gogoan, baina aurten, oraingoz, eguraldiak errespetatu egin du.
13.00etan egin zuten harrera ekitaldia Berriozarko Eguzki Plazan. «Datozen egunak, elkarrekin egon eta gozatzekoak izango dira. Guztion artean, Euskal Herrian eman beharreko jauziari erreparatzeko tartea hartuko dugu topagunean, eta gazte moduan dugun paperaren inguruan pentsatuko dugu. Hurrengo egunetan, beraz, gozatu, parte hartu, herriaz gozatu, dantzatu, ikasi, ezagutu. Egun hauek guztion artean eraikiko ditugu, guztion artean egingo ditugu egun hauek ahaztezin», adierazi dute antolakuntzako kideek. Zunba herrikoia jarraitu zion ekitaldiari.
BazKalostean, 16.00ak aldera hasi ziren gazte topaguneko lehenengo eguneko hitzaldiak: ‘Gurpilak pispirrien lorontzi: sormenez espetxeak hautsu’, ‘Nire amaren etxea defendatuko dut’, ‘Feminismotik bidea eraldatzen’ eta ‘Euskal Herriko analogiak’ hitzaldiak izan. Tatto txokoa eta bitxigintza tailerra ere egon ziren.
Arratsaldean Berriozarko kaleak hartu zituzten, askatasunaren aldarriz. Preso Politikoen Nazioarteko egunaren harira, egitekoak ziren ekitadien kontrako neurriak hartu zituenez Auzitegi Nazionalak, adierazpen askatasunaren aldeko mobilizazioa burutu zuen Ernaik.
Gune Handian izango ziren gaueko kontzertuak. Atara Zarata eta Esker Pareta guneetan hain zuzen. Bele, Nøgen, Biznaga, Toc, Skabidean, La Brava , Marte Lasarte, Aimarz, Xsakara, Alaine MRK, DJ’s Kabia eta Jon Maraka izan ziren oholtzaren gainean.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia



