Aitor Naiz
0 iruzkin
2016/09/23
12:40
Loading player...

AEBetako telebistako sariketa nagusia da Emmyena eta aste honetan jakinarazi dituzte eremu bakoitzeko irabazleak... Gure begietara sorpresa herenegun iritsi zen, euskara ere iritsi baizen sariketako eskenatokira. Ricardo Arambarri kazetariaren eskutik egin zuen, gaztelerazko ikerketa kazetaritza saria jaso du. Miamin bizi da Arambarri eta sona dezenteko kazetaria da AEBetan.

Saria jaso berritan Euskadi Irratian elkarrizketatu zuten atzo arratsaldean. Hemen entzun dezakezue bere poza eta hemen ikusi bere sari jasotzearen bideoa osorik.

Larraitz Arando
0 commment
23/09/2016
09:36

Gustatu zait  Danele Sarriugarten Erraiak elaberrian protagonista nola mintzatzen den bere plazerrataz. Gordin.

Elaberritik gurera ekarri beharko genuke.

Geure egin.

Gordinkeriaz gure plazerraz mintzo.

Berotzen gaituen horretaz, gozamenaz uzkurtzen gaituenataz, …gordin.

Lagun artean, kafe baten bueltan, laneko atsedenaldian, mendirako bidean, kaleko banku baten, gaztetxeetan…

Gure plazerraz mintzo.

Gordin.


Gustatu zait baita Ezpain Gorrien Iraultza.

Ederra litzateke Ezpain Gorrien Iraultzak Feminismoa legebiltzarrera eramatea .

Italian Ezpain Gorriak erabaki guneetan erabakitzen baleude, ez lukete fertilitatearen inguruan egin berri duten kanpaina matxista egingo.


...
berriola
0 commment
23/09/2016
09:19

Hurbiltzen ari da Udazkenfest. Dispertsioak eragindako gastu ekonomikoak arintzeko bokazioarekin jaio zen festibala urriaren 1ean izango da eta elkartasun doinuek oihartzuna izanen dute Gasteizen.

Festibalaren berri emateko bideo berriak ekoiztu dituzte. Lehenean, euskal presoen senideek, euren senideak bisitatzeko, astebururo, bataz beste, 1.400 km egiten dituztela ekartzen dute gogora. Honen ondorioz, dispertsioa martxan jarri zutenetik 16 senide hil direla salatzen du bideoak.

Bigarrenak aita preso duen ume baten testigantza dakar.

berriola
0 commment
22/09/2016
09:50

Gaurtik aurrera udazkena da Euskal Herrian eta munduaren ipar hemisferioan, ez da hala, ordea, hego hemisferioan. Lau urtaro ditugu bietan, pare bat ekuatorean eta seitan banatzen omen dute Australiako bertakoek, aborigenek. «Zergatik ditugu urtaro ezberdinak?» galderari erantzuten dio honako bideoak (California Academy of Sciences).

berriola
0 commment
22/09/2016
17:20

Vice News hedabidearen Espainiako atalak argitaratu berri du ‘Huida y clandestinidad: la vida tras militar en ETA’ dokumentala. Hiru euskal militante ezagun ditu protagonista, Kizkitza Gil de San Vicente, Jokin Aranalde eta Xabier Ezkerra eta nabarmentzekoa da darabilen ez ohiko tonua. Iheslarien sorterrirako itzuleraz mintzo da ikusentzunezko lana. Hala diote gazteleraz azalpenaren amaieran: «Hiesetik eta klandestinitatetik Euskadi baketsu batera itzultzeko herrimin eta gogorainoko bizi-ibilibide bat». 

berriola
0 commment
21/09/2016
10:35

Ipar Haizeak freskotasuna ekartzeaz gainera, Euskal Herria independizatzea lortu du. Ikuspegi meteorologikotik, noski. Nork dio Ipar haizeak ez dakarrela epeltasuna?

Arnaitz Fernandezek, –@armeteo–, zabaldu du Twitter bidez NASAko AQUA sateliteak atzo hartutako irudia.

Twitter jarraitzaile batek adierazi dion bezala gainera, Gibraltar ere askatu du Ipar Haizeak. :)

berriola
0 commment
21/09/2016
07:29

Tras el parón veraniego, La guerrilla comunicacional vuelve a la carga con una nueva entrega de la entrevista de la mes. Setiembre llega mirando a Venezuela y es Antonio L. Martínez, venezolano y de profesión abogado, quien nos acerca a la realidad del país petrolero. Martinez, que ejerce en la actualidad funciones diplomáticas, opina que es «muy paradigmático que alguien critique que no hay libertad de expresión y llegue a Venezuela y pueda declarar rodeado de micrófonos».

Nota de La Guerrilla Comunicacional

En los últimos años Venezuela se ha convertido en el punto de mira de los medios de...

berriola
0 commment
19/09/2016
10:40

Un patrol de la Guardia Civil volcó el sábado al mediodía en la carretera que une Irun con Errenteria, a la altura de Gaintxurizketa, por causas que se desconocen. Como consecuencia del siniestro, se produjeron algunas retenciones en este punto.

La imagen del patrol fue muy difundida por redes sociales.

HERRI INFORMAZIOA

 

ollorente
0 commment
19/09/2016
08:53

Nekeza da lana eta familia uztartzea, baina argazki gutxik irudikatzen dute emakumeek askotan jasan behar duten zama bikoitza.

John F. Rodas  argazkilariak literaki eta bikain jaso du ama langileen ofizio bikoitza.

Melissa Wardlow argazkilaria da irudiko protagonista. Soldatapeko lanean da, eskuetan duen argazki kamarak ohartarazten duen moduan. Bestela ere, baina, lanean da, zaintza lanean. Aurrealdean umetxoa du eta sorbaldan, helduxeago den beste semea. Kliskatzen duen bitartean gainera, haur txikiena elikatzen ahalegintzen da, helduenarekin hitz egiten duen bitartean.

Argazkia 12.000 aldiz izan da Facebooken partekatua, eta, beste hainbeste iruzkin eragin ditu. 22.000 lagunek...

Aitor Naiz
0 commment
15/09/2016
18:43

Post hau argitaratzearekin bat New York Timesen Iritzia sailera joanda eduki nabarmenduenen artean topatuko duzue Josebe Echeguren 91 urteko errenteriarra. ‘I'm not from here’ dokumentaleko protagonista da. Alzheimerra izan arren, nongoa den ahaztu ez duen emakumea: 

Loading player...

Filma Maite Alberdi txiletarraren eta Lituaniako Giedré Zickyté arteko elkarlanaren emaitza da, Danimarkako CPH:DOX zinema festibalak proposatu zien lana. Helburua zahartzaroak edo alzheimerraren moduko gaitzek dakarten memoria galerarekin bat joaten ez diren oroimen horietan arakatzea zutela diote egileek. Udaberrian aurkeztu zuten eta batean eta bestean sari dezente jaso...

Ikoitz
0 commment
19/09/2016
12:52

Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina probestuz, Hezkuntza Plataformen Topaguneak (HPT), LOMCE, Heziberri eta hezkuntza sistema propioaz hainbat galdera luzatu dizkie alderdi politikoei. Konkretuki, "modu batean zein bestean LOMCEren kontra agertu diren alderdi politikoei galdera batzuk luzatu nahi dizkiegu, izan ere, hauetako batzuk, herri ezberdinetako plataformok aurkeztu ditugun mozio ezberdinak babestu dituzte. PNV, PSE, Elkarrekin Ahal Dugu eta EH BILDU-ri zuzentzen gatzaie" adierzi zuten plataformek larunabtean egindako agerraldian.

Hauek dira alderdiei luzatu dizkieten galderak:

Olatz Perez de Viñaspre
0 commment
15/09/2016
16:41

Ordenagailuak programatzea edozeinen eskura egon daiteke. Programatzea ez datza ordenagailuko "kutxa-beltzean" gauza "ulertezinak" idaztean bakarrik. Programatzen ikastean, egunerokoan oso erabilgarriak diren gaitasunak garatzen ditugu, hala nola, arazoak abstraitzen edo orokortzen, eta berauek deskonposatzen eta ebazten.

Honen arira, "Ordengailuak programatzen txiki-txikitatik" on-line ikastaroa antolatu du Udako Euskal Unibertsitateak udazken honetarako. Edurne Larraza da ikastaroko arduraduna, eta unibertsitatea.net atarian elkarrizketa egin diote.

Bere esanetan, programazioa ikasgai gehienetan erabil daiteke, eta pixka bat ausarta izanik, guztietan. Zer esanik ez dago, gaur egunean...

eneritzdueso
0 commment
12/09/2016
16:58

Zarautz zuzenean izeneko diskoa argitaratu du Olatz Salvador bakarlari donostiarrak bere Bandcamp orrialdean, iragan irailaren 2an Zarauzko txosnetan emandako kontzertuan jotako kantuekin. Originalekin batera, bertsioak tartekatu ditu diskoan, ahots eta gitarra hutsez lagunduta, Skakeitan taldeko teklatu jotzaile ere baden musikariak.

berriola
1 comment
12/09/2016
08:10

Urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat kolkoratu ditu asteburuan euskal selekzioak Malmoen, Suedian, jokatu den Munduko Sokatira Txapelketan. Euskal Herriak ofizialik eskuratzen duen lehen urrea, 580 kiloko kategorian eta Ingalaterraren aurka Irabazi zuen.

Podiumera igo, Euskal Herria zioen ikurrina zabaldu orduko ‘Ikusi Mendizaleak’ kantatzeari ekin zion euskal selekzioak. Ondoan zituzten kirolarien aurpegiak ikusi beharrekoak ziren!

‘Ikusi mendizaleak’ izango ote da...

    

 
berriola
1 comment
08/09/2016
10:33

Hala egin zioten harrera, eskolara, euskarara, hurbilduko zien garraio publikoari.

20 urteren ostean,  Lizarraldeko ikasleek garraio publikoa dute eskolako joan etorria egiteko. Iturriagako geltokia da irudian ageri dena, baina, Allora, Oteitzara, Antzinera, edota Azedora ere doa autobusa umeen bila, D eredua hautatu duten Lizarraldeko ume guztien bila, alegia.

Ospakizun eta emozioz beteriko unea izan zen atzokoa.

berriola
0 commment
05/09/2016
10:29

Laudioko jaietan ikusi ahal izan zen ikuskizun eder hau. Iñigo Martinez laudioarra eta Davinia Descals kataluniarra izan ziren protagonista eta ehunka pertsona elkartu ziren txosnagunean emanaldia ikusteko.

Diziplina artistiko zabala da dantza eta dantza inklusiboaren bidez, desgaitasuna duten eta ez duten pertsonen arteko sormen, komunikazio eta interakzio espazioak sortu nahi dituzte. Desgaitasuna muga baino, mugimendu aniztasunerako aukera da.

Aiaraldea atari digitalak eman du ikuskizun honen berri.

Ttiklik
0 commment
14/09/2016
12:01

 

Datorren irailaren 29an18 urte beteko dira gurasoak istripuz galdu genituela. Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, laugarren aldiz,  TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu, aurten IRRIEN LAGUNAK bidelagun ditugularik.

Beraiei, Juanita Amundarain Otegi, eta Jon Miren Mendizabal Benitori, ama ta aitari, bihotzez.

Edozein adinetako idazleak animatu nahi zaituztegu, gaztetxo zein ez hain gaztetxo, 'gurasoei gutuna' lemapean beraiei esan nahiko zenizkiekeen hitzak paperean (ordenagailuan) idaztera.

Idatziak ez du luzea izan behar eta gai hori oinarri hartuta edozein motako idazlana...

Xabier Martin
0 commment
18/09/2016
17:29

www.iparra.eus

Floridako (UCF, Orlando, AEB) unibertsitateko zientzialariek, material solido bati (likido egoeran eduki ezin daitekeenari), likidoen ezaugarriak izatea lortu dute. Aurkikuntza honekin elektronikan, optikan eta industria informatikan mundu berri bat zabalduko dela adierazi dute.

Demetrius A. Vázquez-Molina ikasleak COF-5-ari (gizakia sortutako nanomateriala, esponja baten antza duena eta sukoia ez denari) presio egin zion. Bere ideia, atzamar txikiaren atzazkalaren tamainako granuluak egitea zen. Hori egiterakoan, zer edo zer arraro ikusi zuen bere patroietan, barruko kristalezko egituran patroi arraroa osatzen zela. Bere kimikako maisuari (Fernando J. Uribe-Romo)...