Oihane Larretxea de la Granja|2017/05/20 00:00
KATALIN ANTXIA

Komunikazioa eta moda uztartu ditu The Modubat proiektuaren bidez. Moda jasangarria eta etikoa, zentzuz ekoitzi eta inpaktu sozial positiboa eragin. Bestela ez du logikarik, Katalin Antxia diseinatzailearen ustez. Oihal naturalak erabiltzen ditu eta bazterketa arriskuan dauden emakumeek josten dizkiote jantzi minimalistak.

Maider Iantzi Goienetxe|2017/05/06 00:00
TERZI KAFEA

Presak eta industriaren interesak tarteko, murriztu egin da kafea prestatzeko denbora eta erritua. «Makinagoa» da ostalaritza. Marearen kontra, 40 urteko jakintza baliatuz eta italiar artisauengandik ikasiz, Benitez azpeitiar anai-arrebek bertzelako kafe bat eskaintzeko lan egiten dute. Kariñotik eta zaintzatik dator kafe hau, eta produktutik harago doa.

Maider Iantzi Goienetxe|2017/04/29 00:00
XABIER IRIGOIEN

Azti-Tecnaliako zuzendari zientifikoa, Xabier Irigoien, Pasaiako badiara begiratzen duen zentro teknologikoan topatu dugu. Itsaso Gorri tropikaletik itzuli zen etxera iaz, ehun nazionalitaterekin bizi ondotik. Artikoraino iristen diren mikroplastikoez, berotze globalaz eta bertze hainbat kontuz mintzatu gara gatza odolean daraman hondarribiarrarekin.

Xabier Izaga Gonzalez|2017/04/22 00:00
JOXE AGUSTIN IRIONDO «TXUSTA»

Futbol profesionala utzi ondoren, kartzelara bidean jaio zitzaion alaba nagusia. Urte askoan Txustaren taberna bertsolarien eta beste hamaika kolektiboren bilgune izan zen. 1981eko otsailean, Joxe Arregi ikusi zuen Madrilgo DGSan. Bizirik ikusi zuten azkenetakoa da.

Xabier Izaga Gonzalez|2017/04/08 00:00
IñAKI GONZALEZ-ORIBE

Hirurogei urteen bueltan, errenazentista-ikasle honek, arte diziplina askotan «ahalegindu» ondoren, koadro itxurako eskulturak egiten ditu, eta poesia bisuala. Iñaki Gonzalez-Oribe gasteiztarraren helburua bere obrarekin pozik egotea da. Ez dago horren pozik, ordea, teknologia berriek artean izan duten eraginarekin, ezta kudeaketa publikoarekin ere.

Xabier Izaga Gonzalez|2017/04/01 00:00
KEPA MENDIA

Madrilen heldu zion aitaren tradizioari, euskaltzaletasunari, alegia. Han ikasketak bukatutakoan, euskalgintzari ekin zion buru belarri. Kepa Mendiaren aitak euskaraz egiten zuen bere optikaren publizitatea, eta Kepak, bere «patua» baitzen, ohiturari eutsi zion, merkataritza estrategia izan gabe. Baina, gerora ikusi duenez, onuragarri gertatu zaio.

amagoia.mujika@gaur8.info|2017/03/25 00:00
ROSI LAZKANO

Aiako Elkano auzoko Agote Haundi baserrian bertsoa eguneroko jolasa zen; berdin bertso zaharrak, berdin senide arteko puntu erantzun zorrotzak. Giro horretan hazi zen Rosi Lazkano Larrañaga. Berak ez omen zekien barruan bertsolari bat zuenik, harik eta 50 urte bete zituen egunean Orioko Errikotxia bertso eskolako atea ireki zuen arte.

Jon Garmendia|2017/03/18 00:00
ASIER URIBE

Euskal errefuxiatu baten seme izanik, Parisen sortu zen. Baina Donibane Lohizunen hazi eta Ameriketara eramango zuen kirolean, zesta-puntan, trebatu zen. AEBetatik Mexikora egin zuen jauzi, pilota mundutik poxi bat urruntzeko asmoz Euskal Herrira itzuli zen arte. Halere, berehala hasi zen Donibane Lohizuneko zesta-punta eskolan entrenatzaile.

Nagore Belastegi Martin|2017/03/11 00:00
MAITE BIDARTE

Dokumental bat egin zuen Maite Bidarte lesakarrak Koldo Garcia lagunarekin batera. Bertan, 28 urterekin izan zuen krisialdi pertsonala gainditzeko erabili zuen modu bitxia kontatzen dute: bere karta astral berbera duen pertsona bilatu nahi zuen, berak bakarrik ulertu ahal izango zuelako sentitzen ari zena.

amagoia.mujika@gaur8.info|2017/03/04 00:00
NEREA ARRIOLA

Idoia Txoperena «Supertxope» youtuber euskalduna; 69 urte dituela armairutik atera eta Info7 irratian bere bizi abentura berria kontatzen duen Dolox; eta telebistaren pantailatik sofan eserita daudenak zirikatzen dituen Katixa. Denak abiatzen dira Nerea Arriolatik. Donostiarra da, lanbidez erizaina eta umorea ez du ia inoiz eranzten.

Orria 1/ 11