
Euskaltzaindiak eta GARAk lankidetza ezarri dute, euskararen akademiaren mendeurrenaren ekintzak babesteko. Irail honetan hasi eta 2019ko urria bitartean eginen da mendeurrena, hiru xede nagusirekin: Euskaltzaindiak egin duen lana jendarteari azaltzea eta balioestea; etorkizunerako dituen asmoak eta ildo estrategikoak plazaratzea; eta «gizarte zibiletik euskararen biziberritzeari bultzada berri bat ematea» datozen bi hamarkadetan.
Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Iñaki Soto GARAko zuzendariak hitzarmena sinatu zuten atzo, harreman historikoetan sakondu eta mendeurrena bultzatzeko asmoz.
Mendeurren hau eta beste zenbait direla medio, euskararentzat urte borobila da hau. Adibidez, euskara batuaren 50. urteurrenari buruzko artikulu sorta argitaratu du GARAk joan den astean [ikusi naiz.eus-en].

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

