Tags loira

0 comentarios

150 kilometro gertuago

Orleans – Blois, Blois – Tours. Bi etapa bi egunetan A Lamatik 150 bat kilometro gertuago egoteko. Lehen muga psikologikoa garaitu dugu –Sena eta Loira gurutzatu ditugu- baina, gainera, bide osoan ikusiko ditugun paraje ederrenetan gaude. Ederrenak agian ez baina, oso ederrak bai. Bereziki orain, deskantsatzen gaudela.

Mahastiak Loiran

Inguruaren kolorea aldatu egin da. Orain arte horixka nagusi bazen, berdea nagusitzen hasi da. Urak berdetzen du dena eta, ibaia ibilbide osoan zehar ondoan...

0 comentarios

Senatik Loirara bidean

Ibaiak, historikoki, herrialdeak, guneak, mugak, bereizteko baliabide naturala izan dira. Horregatik, agian, gure bidaiaren lehen zatiketa ere, lehen muga, Sena eta Loira kontuan hartuz egina genuen. Muga, helmuga bihurtuta.

Fleuryn bisitak egin ostean, A Lamara eramango gaituen bidea hartzeko garaia zen. Eta bideari ekiteko lehenbiziko pausua: Paris zeharkatzea. Erreza ez badirudi ere, pentsatu baino sinpleagoa izan da, Antony auzotik aurrera. Pariseko auto gidarien begiruneak ere, nahikotxo...