Artículos archivados en 2014-12

0 comentarios

Astekari frantses bat euskaraz, euskal selekzioaz

«Euskaldunek euren taldea nahi dute» dio ‘Le Journal du dimanche’ astekari frantziar honen izenburuak... Euskal Selekzioaren eta Kataluniakoaren arteko partidaren aurretiko kronika da, ofizialtasunaren alde bat egingo dutela dio... Irudian ikusgai frantsesez... Baina paragrafoz paragrafo euskaraz ere badakar informazioaren itzulpena. Lehen aldia ez da izango, agian, baina Parisen egindako astekari batean euskaraz ikusteak asko harritu gaitu. (Antton Etxeberri-ren...

0 comentarios

Valentzian ere ospatu zuten Euskararen Eguna

Facebook bidez helarazi dute NAIZera honakoa, abenduaren 3an Euskararen Egunak ospakizun ugari izan zituen, tartean orain arte ikusi gabe genuen hau... Valentziakoa!

Hauxe bideoarekin batera zabaldu duten azalpena:

Euskaldunitza´t
Euskararen Eguna Valentzian
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu dugu Valentzian. Aurten euskaldunitza´t ekimanarekin. Kalera atera gara euskararekin mihian gure bizilagunei euskara hurbiltzeko asmoaekin. Horretarako Pilar Plazan bildu gara eta plaza...

0 comentarios

7 herrialdeko Euskal Herria, ‘The Guardian’-en kirol orrietan


Artikulua ‘The Guardian’-en

Ez luke behar, baina harriduraz hartzen ditugu oraindik Euskal Herriaz zazpi lurraldeak kontuan hartuz mintzo diren artikuluak, gurean horren zail dena kanpoan batzutan ohikoena denaren seinale.

Kirol orriak dira, oraingoan ere, eta berez «frantziar Euskal Herriaz» eta «eskualde» honek «Frantziari eman» dizkion futbol jokalariez ari da. Zazpi lurraldeko Euskal Herriaren deskribapena du abiapuntuan hala ere....

0 comentarios

Finlandian ere ospatuko dute Euskararen Eguna

> Euskararen Eguna DIASPORAn NAIZ/AGENDA

NAIZ+en postontzira igorri digute Finlandiako Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduko ikasleek lipdub hau. Finlandian ere Euskararen Eguna ospatuko dutela diote eta aldarria «bertotik urrun egon arren euskara beti ahoan». Bideo honetan bertan direnez gain beste hainbat lekutan direnek ere parte hartu dute, eskertza mezua: «mila esker parte hartzaile guztioi: Valentzia, Finandia, Frantzia eta Euskal Herriko ikasleak!»

últimos posts
últimos comentarios