Artículos archivados en 2015-02

0 comentarios

Moskun, Boisen, Hanburgon... ere euskahaldunak Korrikarekin bat!

Martxoaren 19an abiatuko da Korrikaren 19. edizioa Urepeletik, aurrez Parisen, Edinburgen eta beste hainbat munduko hiritan izango dira lehen pausoak... Etxepare Institutuarekin elkarlanean munduan euskaraz ikasten ari direnen ekarpenak zabaltzen ari da Korrika 19. (Agenda: diaspora)

Moskun euskara ikasten ari den Magnitskaya-ren mezua da lehena. Horiez gain, mundu osotik ari dira iristen anteko bideoak (Korrikaren webgunean denak).

Hungariatik: Szilvia:

 

Frankfurtetik Anja, Larissa...

0 comentarios

«Basque Country, come and taste it!»

Euskal Herriaz kanpoan zer irudi duten askotan galdetzen diogu gure buruari, gureaz erretrato propioa VICE proiektu arrakastatsuaren adar gastronomikoak dakar oraingoan, ‘MUNCHIES guide to the Basque Country’. (Datu parea bien eragina ikusteko: 800.000 jarraitzaile ditu Twitterren VICEk eta 120.000tik gora Munchies-en Facebook orriak).

Euskal Herria zen den galdetuz hasten da lehen atala, Sanferminetako ikurrina izugarriaren irudiekin, presoen eskubideen aldeko...

0 comentarios

Ikusmina AEBetan euskal futbol talde batek udaran bertan jokatuko duelako

FOX9 katearen albistea da hau, euskal talde batek udaran Boisen jokatuko duela iragarriz osatutako erreportajea. Espainiako Ligako Lehen Mailan ari den euskal talde batek AEBetako liga nagusiko talde baten aurka jokatuko du uztailaren 29an. Apirilaren hasierarako iragarri dute talde hori Eibar, Reala ala Athletic den baina ikusmina sortu da, jada, bertako hainbat hedabidetan eta partidak web orri propioa du, honezkero: BasqueSoccerFriendly.com

Athletic izan daitekeela jokatuko duen talea...

0 comentarios

Euskal Herria Uruguaiko seiluetan

Handiena orain hiru urtekoa da, eskuinetara ageri dena orain 4koa eta 1988koa ikurrina, Uruguaiko bandera eta txapela dituena ‘Euskal Erria’ hitzak lagunduta. Uruguaiko seiluak dira, posta zigiluak, bertako euskal komunitateen urteurrenei loturik argitaratutakoak.

‘Institución de Confraternidad Vasca Euskal Erría 1912-2012’ irakur liteke lehenean, 37 pesoko prezioa ikurrinaren koloreen gainean eta zesta punta saio bat, Gernikako arbola eta bertako...

últimos posts
últimos comentarios