Artículos archivados en 2016-05

0 comentarios

Azpeitiar diasporaren deia ekainaren 5eko galdeketan parte hartzeko

Broma gutxi azpeitiarrekin! A zer diaspora duten! Ekainaren 5ean galdeketan parte hartzeko deia egin dute kanpoan bizi diren azpeitiarrek. Txile, Txina, Ingalaterra, Angola, Tailandia, Txekia, Gaztela, Palestina, Eskozia, AEBak...

Galdeketa indartze aldera larunbatean lip-duba egingo dute Azpeitian (Bergaran ere bai) eta parte hartzaile guztientzat bideo tutoriala prestatu dute (hemen ikusgai).

Diasporatik ekainaren 5erako dei gehiago ere izan dira, Argentinan, Buenos Airesen egin zuten hau,...

0 comentarios

Aurresku bat eta «ezkondu nahi duzu nirekin?», AEBetan

Dantzan webgunean topatu dugu honako fusioa, amerikar espektakulua eta euskal dantzen artekoa. Hona azalpena: Erne agurra amaieran zer egiten duen aurreskulariak. Zaila da imajinatzea Euskal Herrian horrelako eszena bat. Soka-dantza atera da oholtzara, eta aurreskulariari bikotea atera diote publikotik agurra dantzatu diezaion. Azken unean, aurreskularia belaunikatu eta eraztuna eskaini dio bikoteari: "Ezkondu nahi duzu nirekin?". Sokako dantzaria eta ikusleak oihuka eta saltoka,...

0 comentarios

Argentinan ere ekin diote erabakiaren bideari

<

‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ izeneko ekimena izan berri da Argentinako hiriburuan eta bertan, dozenaka herritarrek bat egin dute Gure Esku Dagok proposatutako erabakiaren bidearekin. Bideoan ikus daitekeen moduan, bertan jarritako hautetsontzietan boto sinbolikoa eman zuten inguratutakoek. Ekitaldi nagusian, ‘Gure Esku Dago’ hitza osatu zuten dinamikako kideek.

Ekainaren 5ean 34 herritan galdeketak izango dira euskal estatu burujabe baten inguruan...

0 comentarios

«Euskal» bihurtzen zaituen «kutxa majikoa» Parisen

Parisen Ipar Euskal Herria turismo helmuga gisa saltzeko asmoz egin duten ekimena da bideokoa. Kutxa beltzaren alde batetik sartu eta bapatean, beste aldetik, «euskal» edo antzerako zerbait bihurtuta irtetzea du «erakargarri». Ikus daitekeenez, surf taula bat eskuan atera dute bat, xistera eskuan eta gerriko gorria jantzita bestea, Baionako festetarako atonduta edo bikotea... Grazia batzuei, kezka eta haserrea besteei. Lapurdiko kosta topikoen neurrira soilik saltzen...

1 comentario

Euskal balezaleen Islandiako triskantzaren dokumentala

Ezagun egin da azken denboran gure artean orain 400 urte Islandian hil zituzten 32 euskal balezaleen istorioa. ‘Euskal balezaleen triskantza’ dokumentalak hari honi heldu dio eta asteon argitaratu dute lehen aurrerapena (goian ikusgai).

Askok iazko apirilean izan zuen honen berri, Islandiak euskal balezaleak hiltzea baimentzen zuen legea bertan behera uztea ebatzi zuenean. Irailean zen urteurren borobila eta horren aitzakian hainbat ekimen izan da batean eta bestean. 

Orain...

0 comentarios

Euskararen misterioei begira... Japoniatik

Arrakasta lortzen ari da pixkanaka Langofocus proiektua eta Youtubeko 50.000 jarraitzaileak lortzearekin bat euskara hartu du hizpide. Euskara eta bere jatorriaren inguruko misterioa. Zazpi euskal lurraldeak ditu ardatz, euskara batuaren sorrera eta berezko ezaugarri gramatikoak ere lantzen ditu. Unibertsitateko irakaslea da egilea Osakan, Japonian. Audio adibideak Jose Oñatek grabatu dituela dio egileak, nahiz eta adibideak berak ematean ere ondo moldatzen dela erakutsi.

Hizkuntzen...

últimos posts
últimos comentarios