Artículos archivados en 2016-09

0 comentarios

Zazpi herrialdeko Euskal Herria ‘El Intermedio’ saioan


Klik mapan handiago ikusteko

Astelehenean, hauteskundeen emaitzen berri ematerakoan erabili zuen ‘El Intermedio’ saioak irudian ikusi ahal duzuen grafismoa... Ezkerrean Galiziako lau herrialdeak, eskubian Euskal Herria; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialde bakarra izango balira bezala, baina mapa zazpi herrialdeena. Izan ere, Nafarroa nabarmen ikusi daiteke baina baita Lapurdiren zatitxoa ere... Beraz, ikurrinaren atzean Euskal Herria osoa dagoela dirudi. 

Besteak beste...

0 comentarios

Emmy sarietara ere iritsi da euskara

Loading player...

AEBetako telebistako sariketa nagusia da Emmyena eta aste honetan jakinarazi dituzte eremu bakoitzeko irabazleak... Gure begietara sorpresa herenegun iritsi zen, euskara ere iritsi baizen sariketako eskenatokira. Ricardo Arambarri kazetariaren eskutik egin zuen, gaztelerazko ikerketa kazetaritza saria jaso du. Miamin bizi da Arambarri eta sona dezenteko kazetaria da AEBetan.

Saria jaso berritan Euskadi Irratian elkarrizketatu zuten atzo arratsaldean. Hemen entzun...

0 comentarios

Josebe, 91 urteko errenteriarra NYTen protagonista

Post hau argitaratzearekin bat New York Timesen Iritzia sailera joanda eduki nabarmenduenen artean topatuko duzue Josebe Echeguren 91 urteko errenteriarra. ‘I'm not from here’ dokumentaleko protagonista da. Alzheimerra izan arren, nongoa den ahaztu ez duen emakumea: 

Loading player...

Filma Maite Alberdi txiletarraren eta Lituaniako Giedré Zickyté arteko elkarlanaren emaitza da, Danimarkako CPH:DOX zinema festibalak proposatu zien lana. Helburua zahartzaroak...

últimos posts
últimos comentarios