
Covid-19 birusaren hedapenak mugarik ez duela eta joan-etorri bitxiak egiten dituela frogatzen du asteazken honetan ezagutzera eman den kasuak. Euskal Herrian aski ezaguna den Valentziako Picassent-eko espetxean bi funtzionario isolatu dituzte, kontrol neurrien menpe, asteburuan jada kutsaturik den alabarekin egon direlako. Eta honek Euskal Herrian hartu du birusa, Burgosen bizi den arren Gasteizeko Txagorritxu ospitalean erizaina delako. Gaur jakin da hau guztia.
Zehaztu denaren arabera, bi gurasoek momentuz ez dute inolako sintomarik nabaritu, baina EAEn beste 250 pertsonarekin gertatu den bezala beren egoera gertu-gertutik kontrolatzen ari da, hurrengo bi asteotan gaixotasuna garatzeko arriskuan dira eta. Etxetik atera gabe dituzte.
Bitartean, gainera, espetxe arloko sindikatuek kezka agertu dute, bai eta neurri bereziak planteatu ere. Acalp-UGTk, esaterako, Picassent-en diren presoen mugimenduak murrizteko eskatu du (gehiago zehaztu gabe), eta asteburuetako senide eta lagunen bisitak bereziki kontrolatzeko beharra ere aipatu du.
Espetxe Zuzendaritzatik ez da oraindik erantzunik eman. Hamabost euskal preso dago gaur egun Picassent-en, bederatzi gizon eta sei emakume hain zuzen ere, horietariko lau beren haur txikiekin giltzapetuta.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas


