
Landaolak, Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioak, herrialdeko landa-garapeneko proiektu eta eragile nabarmenenei ematen dizkien sarien laugarren edizioa ospatu du aurten.
GARA eta NAIZeko eguraldi-gizona, Joxe Landa, sarituen artean izan da, urteetako ibilbideari esker onez.
Landaola Federazioak azpimarratu zuenez, joan den mendeko 60. hamarkadan Europa iparraldetik lan egiteko modua ekarri eta Andutz Ondo ganadu kooperatiba sortu zuen Landak beste hiru baserritarrekin batera.
Hurrengo urteetan INEKO Itziarko Nekazari Kooperatibaren hazia izango zen pentsu lantegia eta nekazaritza produktuen banaketa jarri zuten martxan, eta zuzendari ardura ere izan zuen.

Joxe Landa, 2018an. (Gorka RUBIO/FOKU)
Era berean, Gurelesa, EHNE eta Lurgintza erakundeen sorreran ere jardun zuen 70. hamarkadan.
Kooperatibagintza munduan eta nekazaritzari lotutako industrian euskara tresna gisa normalizatzen aitzindaria izan da Joxe Landa.
Joxe Landarekin batera, hauexek izan dira aurtengo edizioko sarituak: Bertan Merkatari Elkartearen Enkarguk zerbitzua, erakunde pribatuen arloan; Oiartzungo Udalaren Lurbizi proiektua, erakunde pribatuen eremuan; eta Gabirian dagoen Baztarrika baserriko emakumeak, Emakumeak Landa Eremuan izeneko kategorian.
«Garrantzitsua da hiri-inguruneko pertsonek jakitea landa-eremuak bizirik daudela eta etorkizun oparo dutela, landa-inguruneko eragile guztien artean garatuko duguna», azpimarratu zuen sari banaketan Lakuako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
