
Guardia Zibilak bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazitako Joxi Zabala eta Josean Lasaren senitartekoak aspalditik ari dira Estatuko biolentziaren biktima izateagatik behar luketen kalte-ordaina jasotzeko borrokan. 2015ean erabaki zuen Auzitegi Nazional espainiarrak ez zituela GALeko biktimak indemnizatuko, eta erabaki horri helegitea aurkeztu zion Felipa Artano Sagastume Joxi Zabalaren amak. Terrorismoaren Biktimen Legea delakoak aurreikusten duen kalte-ordaina ukatu zioten Zabalaren amari baina, ez hori bakarrik, helegitearen ondorioz sortutako gastu judizialak ordainaraziko diote orain; 9.256,02 euro guztira, Elena Oca de Zayas letraduak sinatutako autoaren arabera. Auzitegi Konstituzionalean gertatu da.
En 1983, los GAL secuestraron a Joxi Zabala, lo torturaron, lo llevaron a un descampado, le hicieron cavar una fosa, le pegaron un tiro y lo enterraron en cal viva. Hoy la Audiencia Nacional obliga a pagar a su madre 9.252 euros en costas por pedir que la reconozcan como víctima. pic.twitter.com/WwRgQ4gu5w
— Jonathan Martínez (@jonathanmartinz) May 4, 2022
Ez da gerra zikinaren biktimei kalte-ordaina ukatzen zaien lehen aldia, ez eta gutxiagorik ere. Mikel Goikoetxea Txapela, Rafael Goikoetxea Errazkin (Lasa eta Zabala bezala, GALen biktimak), Josu Muguruzaren (tiroz hilda Alcalá Hotelean) kasuan berdin gertatu da azken urteotan, adibide batzuk aipatzearren. Kasu gehienetan ETArekin lotura izateagatik ukatu zaie kalte-ordaina, nahiz zenbaitetan hori judizialki frogaturik ez izan.
Adibidez, Lasa eta Zabala ez dituzte sekula ETAkide izateagatik epaitu, eta Felipa Artano Sagastumek helegitea aurkezteko arrazoia izan zen, hain zuzen, auzitegiaren epaiak errugabetasun-presuntzioa urratzen zuela, Zabala ETAkide zela ziurtzat jota. Konstituzionalak, ordea, ukatu egin zuen errekurritutako ebazpenek errugabetasun-presuntziorako eskubidea urratu zutenik.
Are, Lasa eta Zabala erruduntzat hartzen dituen epairik ez dago; bai ordea, haiek bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi zituztenen kontrakoa. Lasa eta Zabala errefuxiatu gisa Baionan zirela bahitzeagatik, torturatzeagatik eta kare bizian lurperatzeagatik kondenatu zuen Auzitegi Gorenak 2001ean Enrique Rodriguez Galindo. Orduan Gipuzkoako Gobernadore Zibila zena, Julen Elgorriaga, eta beste hiru Guardia Zibil ere zigortu zituzten auzi berean.
Epai hori eskuan, bistan da biak biktima gisa aitortuak ez izateko aitzakiarik ez dela, baina hala ere ezetza Konstituzionaleraino heldu da. Eta horrekin batera, dagozkien kalte-ordainen ordez, ordaindu beharra.

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean

Kilian Jornetek ezkutuko karta bat erakutsi du muturreko eskian

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
