
Behin Gipuzkoako, Bizkaiko eta Euskadiko Traineru Txapelketak lehiatuta, asteburu honetan Espainiakoaren txanda iritsi da, eta bertan euskaldun batzuek parte hartuko dute Castro Urdialeseko uretan.
Larunbat honetan kanporaketa jokatu da, gizonetan bakarrik –emakumeetan bost traineruk bakarrik parte hartuko dute eta zuzenean finalera pasa dira–, eta bertan Orio izan da azkarrena. Gorka Aranberri patroiak gidatzen duen ontzia Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak irabaztetik dator, eta uztailaren lehen asteburuan hasiko del Eusko Label Ligarako faboritoetako bat dela berresten dabil lehiaketaz lehiaketa.
Gaur, 'San Nikolas' trainerua lehen txandan gailendu da, 20.36.00 denborarekin, eta 16 segundo atera dizkio Bermeo Urdaibairi (20.52.98), igande honetan finalean arituko den bigarren traineruari alegia.
Bigarren txandan, azkarrenak Zierbena (20.53.69) eta Donostiarra (20.56.54) izan dira. Chapelak osatuko du igande honetan A finala (21.09.05).
B Finalean, aldiz, Pasai Donibane, Pedreña (21.44.25), Astillero (21.46.21), Castreña (22.12.33) eta Castropol asturiarra (22.21.28) arituko dira.
Espainiako Txapelketako lehen jardunaldi honetan beteranoen lehiaketa ere ospatu da, erlojupekoan, eta azkarrena Badok 13 euskalduna izan da. Samertolameu, Cabo da Cruz, Rianxo eta Chapelak fibalerako txartela ere eskuratu dute, eta kanpoan geratu da Getxo.
Lehen esan bezala, emakumezkoek –eta beterano mixtoek– ez dute kanporaketa lehiatu eta izena eman duten bost traineruek jokatuko dute finala. Emakumeetan Tolosaldea –Euskadiko txapeldunak–, Arraun Lagunak –Gipuzkoako txapeldunak–, Hibaika, Zarautz eta Astillero lehiatuko dira, eta beterano mixtoetan, Getxo, Iberia, Sestao, Plentzia eta Esteirana.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»
