Tags 3-2

0 iruzkin

Inposaketei planto egin diete ikasleek

Kalera irten dira ikasleak. EU2015 erreforma eta LOMCE legea salatu eta herritik eta herrientzat izango den hezkuntza aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hamaika herritan.

Ikasle Abertzaleen arabera 13.000 izan dira manifestazioetan parte hartu duten ikasleak.

IAko eledun Antxon Barberiari eginiko elkarrizketa Info7 irratian: klik hemen

>Bideo eta argazki guztiak hemen: klik

Ikale Abertzaleen kronika:

13.000 ikasle inguru mobilizatu dira Hego Euskal Herri osoan zehar Espainiako...

0 iruzkin

[Bideoa] 3+2 unibertsitate erreforma

Topatu.info: Bolognak ezarri zituen 4 urteko graduak 3ra murriztu eta 2 urteko masterrak ezarriko dituen lege aldaketa da 3+2 delakoa. Europako unibertsitateekin parekotasuna bermatu eta, horrela, mugikortasun planei onura egitea da Espainiako Gobernuaren asmoa. Ikasle askok, aldiz, ez dituzte agintarien asmoak begi onez ikusten.

0 iruzkin

Arkatz gorrien martxa deitu du Ikasle Eztandak

Otsailaren 26an dute lehenengo zita. Bertan, EU2015 unibertsitate erreforma eta honen baitako azken inposaketa, 3+2, salatuko dute Hego Euskal Herriko ikasleek. Deialdi gehiago egin ditu, ordea, Bizkaiko Ikasle Eztandak. Martxoaren 2tik 16ra bitarte 'arkatz gorrien martxa' deitu dutenari ekingo diote inposaketei maila praktikoan aurre egiteko. Era berean, martxoaren 18an mobilizazio handi bat iragarri dute Bilbon.

azken post-ak
azken iruzkinak